266. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketa, 2020ko prezio publikoetan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko urriaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen prezio publikoen aldaketa, horretarako prezioak eta programak sartzeko 17. ordenantza fiskalean. Ordenantza horrek arautzen ditu Artikako eta Berriobeitiko kirol-instalazioetako prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta behin betiko testua ere argitaratuko da batera.

Berriobeitin, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2013015