265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

438/2020 EBAZPENA, urriaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eguneratzen baitira, 2020-2021 ikasturterako, toki-erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan agertzen diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak, eta aldatzen baitira finantzaketa-modulu batzuk (Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren II. eranskinean onetsi zirenak), haur-eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egin ahal izango diren hitzarmenak toki-korporazioekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza-eskaintza ziurtatzeko.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta administrazio publiko interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala denean, finantzaketa araubidea.

Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, eta horretarako, lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu.

Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituz ezarriko dela finantzaketa hori.

79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki entitateei dagokien ekarpenaren portzentajea eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren bidez, haur-eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko finantzaketa-modulu batzuk onetsi ziren, kasua bada eguneratzen diren arte.

Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eta hau proposatu du:

–2020-2021 ikasturterako, toki-erakundeei dagokien ekarpenaren ehunekoa eguneratzea.

–Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea.

–Haur-eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko finantzaketa-modulu batzuk aldatzea, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren II. eranskinean onartuak.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

1. %24an eguneratzea, 2020-2021 ikasturterako, toki entitateei dagokien ekarpenaren portzentajea, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.

2. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa-moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea, 2020-2021 ikasturterako, ebazpen honen I. eranskinean agertzen denaren arabera.

3. Haur-eskoletako lanaldi jakin batzuk konbinatzeko finantzaketa-modulu batzuk aldatzea, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 32/2020 Ebazpenaren II. eranskinean onetsiak, ebazpen honen II. eranskinean agertzen denaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea interesa duten toki-erakundeei, Hezkuntza Departamentuko 0-3 urteko Zikloaren eta Landa Eskolen Atalari eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.

6. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

A modulua: Ordutegi osoa (7 ordu egunero, haurrak bertan direla)

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILERIA

MODULUA

(euro)

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

32.059,91

24.098,23

9.477,19

70.354,66

2

3

0,5

32.059,91

48.196,46

9.477,19

99.677,38

3

4

1

32.059,91

72.294,69

18.954,38

138.033,44

4

5

1,5

32.059,91

96.392,92

28.431,57

176.389,49

5

6

1,5

32.059,91

120.491,14

28.431,57

205.712,22

6

7

2

32.059,91

144.589,37

37.908,76

244.068,26

7

8

2

32.059,91

168.687,60

37.908,76

273.390,97

8

9

2

32.059,91

192.785,83

37.908,76

302.713,69

9

10

2

32.059,91

216.884,06

37.908,76

332.036,41

10

11

2,5

32.059,91

240.982,29

47.385,95

370.392,47

11

12

2,5

32.059,91

265.080,52

47.385,95

399.715,19

12

13

2,5

32.059,91

289.178,75

47.385,95

429.037,91

B modulua: Ordutegi murriztua (6 ordu egunero, haurrak bertan direla)

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILERIA

MODULUA

(euro)

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

29.180,45

21.933,68

9.477,19

65.405,19

2

3

0,5

29.180,45

43.867,37

9.477,19

92.652,42

3

4

1

29.180,45

65.801,05

18.954,38

128.933,00

4

5

1,5

29.180,45

87.734,74

28.431,57

165.213,58

5

6

1,5

29.180,45

109.668,42

28.431,57

192.460,83

6

7

2

29.180,45

131.602,10

37.908,76

228.741,41

7

8

2

29.180,45

153.535,79

37.908,76

255.988,64

8

9

2

29.180,45

175.469,47

37.908,76

283.235,89

9

10

2

29.180,45

197.403,16

37.908,76

310.483,13

10

11

2,5

29.180,45

219.336,84

47.385,95

346.763,72

11

12

2,5

29.180,45

241.270,52

47.385,95

374.010,96

12

13

2,5

29.180,45

263.204,21

47.385,95

401.258,20

C modulua: Lanaldi erdiko ordutegia (4 ordu egunero, haurrak bertan direla)

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

LANGILERIA

MODULUA

(euro)

Zuzendaria

Hezitzailea

Garbitzailea

1

2

0,5

18.971,66

14.260,34

9.477,19

47.858,06

2

3

0,5

18.971,66

28.520,69

9.477,19

67.747,41

3

4

1

18.971,66

42.781,03

18.954,38

96.670,09

4

5

1,5

18.971,66

57.041,37

28.431,57

125.592,78

5

6

1,5

18.971,66

71.301,71

28.431,57

145.482,13

6

7

2

18.971,66

85.562,06

37.908,76

174.404,81

7

8

2

18.971,66

99.822,40

37.908,76

194.294,16

8

9

2

18.971,66

114.082,74

37.908,76

214.183,50

9

10

2

18.971,66

128.343,09

37.908,76

234.072,85

10

11

2,5

18.971,66

142.603,43

47.385,95

262.995,53

11

12

2,5

18.971,66

156.863,77

47.385,95

282.884,88

12

13

2,5

18.971,66

171.124,11

47.385,95

302.774,23

D modulua: Ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa/erdia)

Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: ordutegi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ordutegi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.

Ordutegi osoko unitateen azpimodulua

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA

(euro)

1

2

0,5

55.105,96

2

3

0,5

78.213,31

3

4

1

101.320,65

4

5

1,5

124.428,00

5

6

1,5

147.535,36

6

7

2

170.642,72

7

8

2

193.750,07

8

9

2

216.857,41

9

10

2

239.964,77

10

11

2,5

263.072,12

11

12

2,5

286.179,47

12

13

2,5

309.286,81

Lanaldi erdiko unitateen azpimodulua

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA

(euro)

1

2

0,5

13.673,99

2

3

0,5

27.347,96

3

4

1

41.021,94

4

5

1,5

54.695,92

5

6

1,5

68.369,90

6

7

2

82.043,88

7

8

2

95.717,86

8

9

2

109.391,83

9

10

2

123.065,82

10

11

2,5

136.739,79

11

12

2,5

150.413,78

12

13

2,5

164.087,76

Ikastetxeko unitate guztien kopuruaren azpimodulua

UNITATEAK

HEZITZAILEAK

GARBIKETAKO LANGILEAK

MODULUA

(euro)

2

3

0,5

21.464,08

3

4

1

36.712,78

4

5

1,5

51.961,48

5

6

1,5

58.176,84

6

7

2

73.425,54

7

8

2

79.640,91

8

9

2

85.856,28

9

10

2

92.071,64

10

11

2,5

107.320,35

11

12

2,5

113.535,72

12

13

2,5

119.751,09

II. ERANSKINA

E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez lanaldi murriztu bat dutenak (lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua).

Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain, ordutegi murriztuko Y unitate baimendu diren eta/edo lanaldi erdiko Z unitate, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:

–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).

–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).

–Funtzionamendu gastuak ordutegi osoko X unitaterentzat (A modulua).

–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).

–Funtzionamendu gastuak ordutegi murriztuko Y unitaterentzat (B modulua).

–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).

–Funtzionamendu gastuak lanaldi erdiko Z unitaterentzat (C modulua).

–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa-lanak (A modulua).

Iragarkiaren kodea: F2012349