265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

584/2020 EBAZPENA, urriaren 27koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, “Uxueko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 5ean emandako 13/2020 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe hori bukaturik eta inolako alegaziorik ez zegoenez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi ziren Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 319/2020 Ebazpenaren bidez. Onespen horrekin, berez etorri ziren onura publikoaren deklarazioa eta okupazio beharra.

Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 23an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren. Erabaki hori 2020ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuan aitortutako eskudantziekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. “Uxueko hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, Uxueko Udaleko alkateari eta Mairagako Mankomunitateari, desjabetzearen onuraduna den aldetik, dei egitea, 2020ko azaroaren 27an ager daitezen aipatutako udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala badagokio, baita ordaintzekoak eta behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

3. Pedro Gracia Araiz jauna eta Mariola Idoate Saralegui andrea izendatzea jarduten duen administrazioaren ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko akta –edo, hala badagokio, okupaziokoa– eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

4. Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea administrazioko peritu izendatzea, bietako edozein aritzeko.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Fiteroko Udalaren eta Mairagako Mankomunitatearen iragarki-tauletan, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2020ko urriaren 27an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M. Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2012533