265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 408/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 408/2020 Prozeduran, 168/20 Autoa eman da 2020ko urriaren 16an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekaria eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“168/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2020ko urriaren hamaseian.

Aurrekariak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridikoa eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko urriaren 15ean, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren urriaren 15eko 55/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Cadreitako eta Zarrakazteluko udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala. 2020ko urriaren 15ean, aldeko txostena eman zuen, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren urriaren 15eko 55/2020 Foru Aginduan jasotako neurriak. Foru Agindu horren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Cadreitako eta Zarrakazteluko udalerrietarako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek, eta nik horren fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012964