265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 370/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den oinarrizko eskubideen gaineko 370/2020 prozeduran, 118/2020 Autoa eman da 2020ko irailaren 29an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekaria eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“118/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: Raquel H. Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.

Aurrekariak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko irailaren 28an, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 24ko 44/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu eta aldatu ziren agintaritza beraren irailaren 11ko 42/2020 Foru Aginduan Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako prebentzio neurriak, hartu zirenak COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala. 2020ko irailaren 28an, aldeko txostena eman zuen, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du: Berrestea Osasuneko kontseilariaren irailaren 24ko 44/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu eta aldatu ziren agintaritza beraren irailaren 11ko 42/2020 Foru Aginduan Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako prebentzio neurriak, hartu zirenak COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz. Hori guztia, kostuak inori berariaz egotzi gabe.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012860