265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 375/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 375/2020 Prozeduran, 147/2020 Autoa eman da 2020ko urriaren 2an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“147/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Raquel Hermela Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.

Aurrekariak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridikoa eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko irailaren 29an, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 45/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Faltzesko eta Funesko udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala. 2020ko irailaren 30ean, aldeko txostena eman zuen, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du: Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 45/2020 Foru Aginduan ezarritako osasun neurriak berrestea. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Faltzesko eta Funesko udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, salbuetsirik herriguneko mugikortasunaren murriztapena, zeina Faltzesko eta Funesko udalerriei baitagokie.

Administrazioak jakinarazi beharko dio Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

Hori guztia, kostuak inori berariaz egotzi gabe.

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dute idazpuruan adierazitako magistratuek.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012859