265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 378/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Oinarrizko Eskubideen gaineko 378/2020 Prozeduran, 148/2020 Autoa eman da 2020ko urriaren 2an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“148/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Raquel H. Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.

Iruñean, 2020ko urriaren 2an.

Aurrekariak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko urriaren 1ean, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 30eko 46/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu ziren irailaren 22ko 43/2020 Foru Aginduaren neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Azkoiengo udalerrian (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala; 2020ko urriaren 1ean egin zuen, prozeduran ageri den emaitzarekin, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren irailaren 30eko 46/2020 Foru Aginduan jasotako neurriak. Foru agindu horren bidez luzatu ziren irailaren 22ko 43/2020 Foru Aginduaren neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Azkoiengo udalerrian (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan zuen bilakaeraren ondorioz. Salbuespena izanen da herrigunea: ulertu behar baita foru agindua Azkoiengo udal-mugarteari dagokiola.

2. Administrazioak jakinarazi beharko dio Administrazioarekiko Auzien Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek, eta nik horren fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012858