265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 394/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: oinarrizko eskubideen gaineko 394/2020 prozeduran, 163/2020 Autoa eman da 2020ko urriaren 9an, eta irmo geratu da. Hona hemen haren egitateak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“163/2020 Autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak: Raquel H. Reyes Martínez andrea.–Antonio Sánchez Sánchez jauna.

Iruñean, 2020ko urriaren 9an.

Egitateak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko urriaren 8an, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren urriaren 7ko 50/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horrek irailaren 29ko 45/2020 Foru Agindua aldatu zuen, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu baitziren Faltzes eta Funes udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala. 2020ko urriaren 9an, aldeko txostena eman zuen, eta ebazteko zain dago.

Salak erabakitzen du:

Berrestea Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren urriaren 7ko 50/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez mantendu ziren berariazko prebentzio neurri batzuk, beste neurri batzuk gehitu ziren eta indarrik gabe utzi ziren pertsonak libreki sartu eta ateratzeko murrizketak Faltzes eta Funesko udalerrietan, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Administrazioak jakinarazi beharko dio Sala honi berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

Hori guztia, kostuak inori berariaz egotzi gabe.

Ebazpen honen aurka ezin da berraztertzeko errekurtsorik jarri.

Hala erabaki du Salak, eta aipatutako magistratuek sinatu dute. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012854