265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

Oinarrizko Eskubideen gaineko 403/2020 Prozedura

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den Oinarrizko Eskubideen gaineko 0000403/2020 Prozeduran, 164/2020 Autoa eman da 2020ko urriaren 10ean, eta irmo geratu da. Hona hemen haren aurrekariak eta xedapen zatia, hitzez hitz:

“164/2020 Autoa.

Lehendakaria: Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.–Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.

Iruñean, 2020ko urriaren 10ean.

Aurrekariak

Bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridiko eta letraduak eskaera egin zuen, 2020ko urriaren 9an, judizialki berrets zitezen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren urriaren 9ko 52/2020 Foru Aginduaren bidez onetsitako neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Alesbesko, Cadreitako, Castejongo, Cintruenigoko, Fustiñanako, Valtierrako eta Zarrakazteluko udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz. Orobat, xedapen zatian erabakitzen zen aldatzea Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 45/2020 Foru Agindua. Zehazki, aldatu zen foru agindu horren lehen puntuko 1e) apartatua. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Faltzesko eta Funesko udalerrietarako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz.

Fiskaltzari igorri zitzaion, txostena egin zezan berehala. 2020ko urriaren 10ean, aldeko txostena eman zuen, eta ebazteko zain dago.

Xedapen zatia

Salak erabakitzen du:

1. Berrestea Osasuneko kontseilariaren urriaren 9ko 52/2020 Foru Aginduan jasotako osasun neurriak. Foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Alesbesko, Cadreitako, Castejongo, Cintruenigoko, Fustiñanako, Valtierrako eta Zarrakazteluko udalerrietarako (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz, eta aldatu zen Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 45/2020 Foru Agindua; zehazki, foru agindu horren lehen puntuko 1e) apartatua aldatu zen (foru agindu horren bidez, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartu ziren Faltzesko eta Funesko udalerrietarako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izandako bilakaeraren ondorioz).

2. Administrazioak Administrazioarekiko Auzien Sala honi jakinarazi beharko dio berretsitako neurrien betearazpenean eragina duen edozein gorabehera, edo, kasua bada, neurri horiek kentzea eragiten duen beste edozein. Halaber, neurrien luzapena berresteko eskaera egin beharko du, osasun arloko administrazioak halakorik erabakitzen badu.

3. Ez dira espresuki ezartzen eragindako prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdi guztiei, eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Halaxe erabaki, agindu eta sinatu dute idazpuruan adierazitako magistratuek, eta nik horren fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan ezarritakoari.

Iruñean, 2020ko urriaren 29an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J2012847