265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Urbanizazio proiektua U.A. 1.4-A unitatean. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko urriaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea urbanizazio proiektua U.A. 1.4 -A jarduketa unitatean, honako hauek sustatuta: Juan Ángel Contín Carlosena, Maite Madoz Báñez, Julio Elizalde Cardesa, Ana María Cía Sagardoy eta Alfonso Ventura Amatriain.

Espedientea jendaurrean paratuko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134 artikuluan xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2020ko urriaren 28an.–Alkateordea, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2012755