265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Imarkoaingo 1. eremuko UE 1.8 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko azaroaren 2ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea Imarkoaingo 1. eremuko UE 1.8 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Vicente Gutierrez Collazosek sustatua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta dagokion Jabetza Erregistroan inskribatu ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Noain Elortzibarren, 2020ko azaroaren 2an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2013213