265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Eskolaz kanpoko ekintzak egiteko laguntzak. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/530460).

Lehena.–Onuradunak.

Beren tutoretzapean seme-alabak edo adingabeak dituzten familiak, udalerrian erroldatuak, hamazazpi urtetik beherakoak. Adingabeak 17 urte betetzen dituen urtean jada ez da dirulaguntza eskatzerik izanen. Bai adingabeek bai heldu eskatzaileak egon behar dute udalerrian erroldaturik gutxienez urtebetez urte honetako azaroaren 30ean, eta egunean izan beharko dituzte Udalak ezarritako zerga guztietan.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntza izanen da matrikularekin eta kuotekin benetan egindako gastuaren %33koa, eta gehienez ere 700,00 eurokoa, haur eta urte bakoitzeko, Ledeako udalerrian erroldaturik dauden 17 urtetik beherakoek egiten dituzten kultura, musika, arte eta kirol alorretako eskolaz kanpoko ekintza guztiengatik, betiere Zangozerriko udalerrietako batean egiten direnean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean: www.liedena.es.

Zenbatekoa, guztira:

3.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2020ko azaroaren 30ean bukatuko.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko modua.

Ledeako Udalaren egoitza elektronikoaren Erregistro Orokorrean, www.liedena.es helbidean, liedena.sedelectronica.es helbidean, edo Ayuntamientoliedena@cniebla.com helbidearen bidez, eta, salbuespenez eta hitzorduarekin, Ledeako Udalaren bulegoetan (Eskolak kalea 2), 12:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Ledean, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2012601