265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3668E/2020 EBAZPENA, urriaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita 2020rako gastua egiteko baimena ematen duen Ebazpena, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuen dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 483646.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 3580E/2019 Ebazpenaren bidez, 10.100.000 euroko kreditua baimendu zen 2020ko gastu aurrekontuaren kargura, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 483646 zenbakia dutenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta honako honen kontura ordaindu: 2020ko gastu aurrekontuko “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08).

Desgaitasuna duten 1.600 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Nafarroan enplegu-zentro berezi gisa izendaturikoetan. Abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arauturiko dirulaguntzaren helburua da pertsona horiek lan munduan sartzea, enplegu babestuko kontratuen bidez. Desgaitasuna duten pertsonen lanpostuak eta sektorea bera egonkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da dirulaguntzen bidez berdintzea laneko hilabete bakoitzean izaten diren soldata-kostuak. Horregatik, deialdi honen bidez diruz laguntzen dira deialdia argitaratu aurreko ekintzak.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kreditu baimendua handitzea, 900.000,00 euroan, desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzetarako, 2020ko gastu aurrekontuko partida honen kargura: “Enplegu-zentro berezietarako laguntzak. EGIF” izeneko 950001 96100 4709 241109 partida (PEP elementua: E-09/000003-08). Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta 483646 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urriaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2012874