265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

UE 56 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bakaikuko UE 56 unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua, Enriqueta Romeral Escobarrek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 169. artikuluetan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Bakaikun, 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2012836