265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Udalak balorazio txostenaren proiektua prestatu ondoan eta bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatuarekin, jendaurrean egonen da aipatu proiektua 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da Arguedasko udaletxean, azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aintzat harturik nolako garrantzia duen balorazio txostenaren berrikuspenerako prozedurak interesdunendako, aurrekoaz gain, komenigarritzat jo da balorazio txostenaren proiektua Udalaren webgunean/egoitza elektronikoan argitaratzea.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean/egoitza elektronikoan argitaratuko da, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2012603