265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

20-010207 gora jotzeko errekurtsoa, jarria San Bartolomé ikastetxe publikoko eskolazain lanpostua oposizio bidez hautatzeko prozesuaren ebazpenari buruz

Espediente zenbakia: 1456/2020.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12. artikuluari, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak horri emandako idazketan xedatuari,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio espedientearen kopia eginbidetua igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, Rubén Castillejo Sarasolak 2020ko abuztuaren 11n jarritako 20-010207 gora jotzeko errekurtsoari dagokionez. Errekurtsoa San Bartolomé ikastetxe publikoko eskolazain lanpostua oposizio bidez hautatzeko prozesuaren ebazpenari buruzkoa da, baita enpleguko aldi baterako langileen zerrenda bat eratzeari buruzkoa ere.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesdunak, argitaratu eta hamar egun balioduneko epean, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian.

3. Ebazpen honen berri ematea Martzillako Udalaren Osoko Bilkurari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, aipatu jakinarazpenak egin ondoren.

Martzillan, 2020ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2013296