265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1750/2020 EBAZPENA, 2020ko urriaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoa aldatzen duena”, Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27an hartu zuen erabakiaren bidez onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, 2020ko urriaren 27an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoa aldatu da.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2020ko otsailaren 26an argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 39. zenbakian, errektoreak 2020ko urtarrilaren 30ean emandako 182/2020 Ebazpenaren bidez.

Hainbat zerbitzuk hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoaren aldaketa egitea, egiaz dauden beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2020ko urriaren 27an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketa onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian ageri da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-taula elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 27an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Memoria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko
eta zerbitzuetako langileen Plantilla Organikoaren aldaketak

2020. Urteko ekitaldia

A.–LANPOSTUEN ALDAKETAK

A.1. Lanaldien aldaketa

Lanpostu honen lanaldia aldatu da:

Kudeatzailetza / Antolaketa, Kalitate eta Prozesuen Zerbitzua / Unibertsitate Arretarako Atala/ Unibertsitate Arretarako Bulegoa.

LANPOSTU ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO

LANALDIA

669

Administrari Laguntzailea O.L.

Goizez

Sail eta Ikastegietako Lanaldi Zatitua

Justifikazioa: Lanpostu horri lanaldia esleitzean izandako akatsa zuzendu da. Lanpostua Unibertsitate Arretarako Bulegoari atxiki zitzaion, 2019ko abenduaren 13ko Erabakiaren bidez, zeinak Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Plantilla Organikoa aldatu baitzuen. Hala, benetan duen lanaldiari egokitu zaio.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak eta Sailak Koordinatzeko Unitatea.

LANPOSTU

ZK.

POSTUA

HASIERAKO LANALDIA

AZKENEKO

LANALDIA

437

Ikastegien eta Sailen Koordinatzailea

Zatitua

Sail eta Ikastegietako Lanaldi Zatitua

Justifikazioa: Ikastegi eta sailen koordinatzaile lanpostuaren lanaldia koordinatzen dituen Laguntza Administratiboko Unitateekin parekatzea.

A.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa

Lanpostu honen atxikipena aldatu da:

Errektoretza / - / Ikuskaritza / -.

LANPOSTU

ZK.

POSTUA

HASIERAKO

ATXIKIPENA

AZKEN

ATXIKIPENA

147

Administrari Laguntzailea O.L.

Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua / Langileen Kudeaketa Atala / -

Errektoretza / - / Ikuskaritza / -

Justifikazioa: Giza Baliabideen Zerbitzuaren berrantolaketaren esparruan, zerbitzuaren beharrak aldatu egin direla ikusi da. Aldi berean, ikuskatzaile berria lanpostuaz jabetu zenetik urtebete igaro eta gero, Ikuskaritza Unitateari laguntza emateko premia dago.

A.3. Lanpostuen bestelako baldintzak sartzea

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa / Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

LANPOSTU

ZK.

POSTUA

ATXIKIPENA

GEHITUTAKO BESTE BETEKIZUN BATZUK

624

Laborategiari Laguntzeko Arduraduna

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

B gidabaimena

Produktu Fitosanitarioak Manipulatzeko agiria, oinarrizko maila

323

Zerbitzuetako Kudeaketaria O.L.

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

B gidabaimena

Produktu Fitosanitarioak Manipulatzeko agiria, oinarrizko maila

324

Nekazaritza Zerbitzuetako Ofiziala

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

B gidabaimena

Produktu Fitosanitarioak Manipulatzeko agiria, oinarrizko maila

325

Nekazaritza Zerbitzuetako Ofiziala

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Nekazaritzako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa / Laborategiari Laguntzeko Unitatea

B gidabaimena

Produktu Fitosanitarioak Manipulatzeko agiria, oinarrizko maila

Justifikazioa: NIGMETeko praktiketako etxaldeko lanak egite aldera, lan horiek egiteko erabiltzen den makineriarekin erabiltzen diren traktoreak eta ibilgailuak maneiatu behar dira (autoak, furgonetak, lur orotako ibilgailuak). Haiek erabiltzeko, nahitaezkoa da B mailako gidabaimenaren jabe izatea, autoak, furgonetak, traktoreak eta 3.500 kilo bitarteko kamioiak gidatzeko baimena ematen duena.

Era berean, laboreak lortzeko lehiatzen diren izurri eta belarren kontrako borrokak produktu fitosanitarioak erabili eta manipulatzea eskatzen du, praktiketako etxaldeko langileek egin beharreko lanaren parte handi bat hartuz. Jarduera hori egiteko, ezinbestekoa da langileak honako agiri honen jabe izatea gutxienez: Produktu Fitosanitarioak Manipulatzeko Agiria, Oinarrizko Maila. Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera esparrua ezartzen duen 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera, agiria “lurreko eta aireko tratamenduetako langile laguntzaileentzat, nekazaritzakoak ez direnak barne, eta langile laguntzailerik erabili gabe eta gas toxiko, oso toxiko edo hilgarriak sortzen ez dituzten produktu fitosanitarioak erabiliz ustiategian bertan lan egiten duten nekazarientzat da. Produktu fitosanitarioak manipulatzen dituen banaketa laguntzaileentzat ere emango dira.

B.–Lanpostuen sorrera

Lanpostu hauek sortu dira:

Irakaskuntzako Errektoreordetza / -- / -- / Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia.

–Teknikaria O.L. (Berrikuntza Pedagogikoa).

  • Maila: A.
  • Lanpostu zk.: 715.
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria %6,88.

Justifikazioa: Unitatea teknikari batekin indartu behar da, V. Plan Estrategikoko prestakuntzako 1. ekintza estrategikoaren plangintza-, koordinazio-, kudeaketa- eta laguntza-lanei ekiteko. Hau da plan estrategikoaren izenburua: “Ikastegi bakoitzaren hezkuntza-eredua definitu, irakaskuntzako metodologia berritzaileetan oinarrituta eta bere titulu eta interesekin bat etorriz, erraztasunak emanez irakasleentzat egokiak diren prestakuntza-planen bidez eredu hori gauzatzeko eta ezartzeko.”

Era berean, teknikari berriak bere gain hartuko lituzke, besteak beste, irakaskuntza-berrikuntzako proiektuak eta proiektu instituzionalak kudeatu eta babestea, hala nola Innovasocial “Gaitasun digitaletako eta garapen iraunkorreko curriculum baten garapena NUPen” proiektua, berriki emandakoa, edo hezkuntza-berrikuntzari dagokionez etorkizunean sor daitezkeen beste batzuk.

Irakaskuntzako Errektoreordetza / -- / -- / Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegia.

–Kudeaketaria O.L. (Teleprestakuntza).

  • Maila: B.
  • Lanpostu zk.: 716.
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,73.

Justifikazioa: Kudeatzaile-lanpostu berri horren beharra dago, batetik, CSIEren lan-bolumena handitu egin delako, NireIkasgelategiko irakaskuntza-erabilerari dagokionez, irakasle eta ikertzaileei arreta emateko lanetan, eta, bestetik, Apereo Fundazioaren Sakai plataforma ikertzeko, garatzeko, kudeatzeko eta hobetzeko lanetan.

Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua / - / -.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostu zk.: 717.
  • Lanaldia: Goizez.
  • Herria edo hiria: Iruñea.
  • Bateraezintasunaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,73.

Justifikazioa: Giza Baliabideen Zerbitzuaren berrantolaketa baten esparruan, zenbait arlotan lan-karga handitu egin dela ikusi da. Hori dela-eta balio anitzeko profila behar da, askotariko kudeaketa-lanak egiteko gauza izango dena. Aurki hasiko diren egonkortzeko hautaketa-prozesuek are gehiago handituko dituzte lan-karga eta kudeaketa-lanak egiteko gero eta behar handiagoak.

Kudeatzailetza / Antolaketa, Kalitate Eta Prozesuen Zerbitzua / Unibertsitate Arretarako Atala / Unibertsitate Arretarako Bulegoa.

–Kudeaketaria O.L.

  • Maila: B.
  • Lanpostu zk.: 850.
  • Lanaldia: Sail eta ikastegietako langileak.
  • Hizkuntza: Ingelesa (C1).
  • Herria: Iruñea.
  • Lanpostuaren osagarria: %35.
  • Lanpostuaren osagarria: %6,73.

Justifikazioa: Unibertsitate Arretarako Bulegoa hizkuntza-gaitasunak dituzten profil egokiko proiektu berriak ari da hartzen bere gain. Baliabide berri horrek garatu beharreko proiektuen artean hauek daude:

–Welcome Office sortu berria indartzea, zeinak arreta eman eta harrera egiten baitio nazioarteko ikertzaile eta bisitarien taldeari.

–Ekitaldien bulego bat abian jartzea.

–Gradu, Graduondo, Sarbide, Bekak, Tituluak eta Nazioartekotze ataletako web edukiak eta egoitza elektronikoa aztertzea eta ingelesera egokitzea.

C.–Lanpostuaren Amortizazioa

Amortizatu egiten dira lanpostu hauek:

Kudeatzailetza / Giza Baliabideen Zerbitzua / - / -.

–Teknikaria O.L. (Adar Ekonomikoa).

  • Maila: A.
  • Lanpostu zk.: 661.

Justifikazioa: lanpostua amortizatu egiten da kudeatzailea O.L. lanpostu bat sortzeko askotariko kudeaketa-lanak egiteko aukera ematen duen profil balioaniztunarekin.

Irakasleen Gaietarako Errektoreordetza / -- / -- / Ingeniaritza Saila / Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

–Laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Mekanika).

  • Maila: C.
  • Lanpostu zk.: 672.

Justifikazioa: Ingeniaritza Sailaren egitura berria dela eta, laborategiko ofizialek laguntza teknikoa eman behar diete laborategi guztiei. Horregatik, ezaugarri balioaniztunagoak dituzten langileak behar dira, sail osoaren behar mekaniko, elektroniko, elektrikoei eta egungo sistemen beharrei erantzun ahal izateko. Horregatik, lanpostu hori alde batera uzten da, eta ezaugarri horiek dituzten beste lanpostu batzuk betetzeko apustua egiten da.

Kudeatzailetza / Antolaketaren, Kalitatearen eta Prozesuen Zerbitzua / Kudeaketa Hobetzeko Atala / Ikastegiak Eta Sailak Koordinatzeko Unitatea / Administrazio Laguntzako 1. Unitatea.

–Administraria O.L.

  • Maila: C.
  • Lanpostu zk.: 409.

Justifikazioa: Gaur egun hutsik dagoen lanpostu bat baztertzen da, unitateak plantilla administratibo nahikoa duela ulertuta.

Iragarkiaren kodea: F2012576