265. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

179/2020 FORU AGINDUA, urriaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onartzen baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe.

Urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu hori gerora aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 23ko 124/2018 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 6ko 46/2019 Foru Aginduaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 8ko 79/2019 Foru Aginduaren bidez; bulegoak egokitzeko unean uneko antolakuntza beharretara.

Behin urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua onetsirik, beharrezkoa da bulegoen gaur egungo eskema egokitzea egitura berrira, kasu batzuetan sortutako zerbitzu eta atal berriei atxikitzeko bulego batzuk, eta, beste batzuetan, indarreko bulegoen atxikipenari eusteko. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa errazteko eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikulua aplikatuta, agintzen dut:

I. KAPITULUA

Egitura orokorra

1. artikulua. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Koordinazio Atalari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa eta NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

b) Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa, Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa eta Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

c) Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

d) Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

e) Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxikita: Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa.

f) Landa Aniztasunerako Atalari atxikita: Landa Dibertsifikaziorako LGENF Laguntzen Bulegoa.

2. artikulua. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

a) Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

b) Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa, Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa eta Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

c) Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa eta Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

d) Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

e) Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

f) Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

g) Animalien Ongizatearen Atalari atxikita: Lagun Egiteko Animalien Bulegoa.

h) Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.

i) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa eta Enologia Laborategiaren Bulegoa.

j) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

k) Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

3. artikulua. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezartzen dira:

a) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

b) Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa eta Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

c) Klima Aldaketaren Atalari atxikita: Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoa, Klima Aldaketaren Bulegoa, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa eta Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

d) Ingurumen Ikuskapenen Atalari atxikita: Kontrol eta Kalitate Bulegoa.

e) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari atxikita: Espezieen Bulegoa eta Naturaguneen Bulegoa.

f) Ibai Ingurunearen Atalari atxikita: Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

g) Ingurumen Eraginaren Atalari atxikita: Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa.

h) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

i) Basoak Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa eta Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

j) Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Baso Ondarearen Bulegoa eta Ingurumen Hezkuntza eta Informazioaren Bulegoa.

k) Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

l) Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tuterako koordinazio unitateak.

4. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

a) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

b) Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

c) Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

d) Langileriaren eta Herritarrei Arreta emateko Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.

e) Baliabideak Kudeatzeko eta Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

5. artikulua. Bulegoak kentzea.

Kentzen dira Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikitako Ureztalurretako Jarduketen Plangintzaren eta Kontrolaren Bulegoa; NPEaren Plangintzarako Atalari atxikitako Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoa; Klima Aldaketaren Atalari atxikitako Baliabide Atmosferiko eta Hidrikoen Kontrol Sareen Bulegoa; Ehiza Atalari atxikitako Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa; Ehiza Atalari atxikitako Ehiza Baliabideen Bulegoa; Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako Plangintza eta Garapen Bulegoa eta Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako Ingurumen arloko Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

II. KAPITULUA

Bulegoen eginkizunak

1. ATALA

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

6. artikulua. NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ordainketen eta “gastu negatiboen” kontabilitatea, Europar Batasuneko araudiaren eremuan bakarrik.

b) Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari aldian behin bidaltzea gastuen finantza-programazioa, aurrefinantzaketa nazionalerako eskaera eta NBEUF eta LGENF funtsen berariazko kontuen diruzaintza-egoera.

c) Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari behar den informazioa bidaltzea, epeen barnean eta Europar Batasuneko xedapenetan aurreikusitako moduan, honako hauei buruz: NBEUF eta LGENF funtsen kargurako egindako gastu kontabilizatuak eta aurreikuspenekiko izandako desbideratzeak.

d) Behar diren agiri zehatzak prestatzea NBEUF eta LGENF funtsen urteko likidaziorako.

e) NBEUF eta LGENF funtsen zordunen segimendua eta behar diren erregistro informatikoak mantentzea.

f) Erakunde ordaintzailearen aurrerakinen eta bermeen jarraipena.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

7. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aurrefinantzaketa nazionala eskatzeaz arduratzen den unitateari komunikatzea zein diren epe bakoitzean burutu beharreko ordainketak.

b) Itzuli gabe dauden eta NBEUFren eta LGENFren eta baldintzazkotasunaren zordunei dagozkien diru kopuruak atxikitzea, baimen-unitateek egindako ordainketa-proposamenetan oinarriturik.

c) Behar diren dokumentazioa eta euskarri magnetikoak prestatzea eta unitate egokira bidaltzea, ordainketarako proposatutako titularrei (edo haien lagapen-hartzaileei) ordainketak burutzeko, edo, LGENF funtsaren kasuan, Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateko aurrekontua elkarrekin finantzatzeko.

d) NBEUFren eta LGENFren kargura onuradunei egindako ordainketen erregistro informatikoak prestatu eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsa izeneko koordinazio erakundeari komunikatzea.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

8. artikulua. Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ustiategietan bertan egin beharreko ikuskapenak eta kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan oinarritutako eta zuzendaritza nagusiak kudeatutako NBEUFren eta LGENFren laguntzak tramitatzeko.

b) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

9. artikulua. Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ikuskapen eta kontrolak antolatu, kontrolatu eta egitea, beharrezkoak direnak kudeaketa eta kontrol sistema integratuan sartu gabeko NBEUFren kargurako laguntzak tramitatzeko.

b) Baldintzazkotasunari buruzko araudia betearazteko kontrolak antolatu, koordinatu eta egitea.

c) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

10. artikulua. Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (SIGPAC) kudeatzea, mantentzea eta zabaltzea.

b) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistema (SIGPAC) beste erregistro publiko batzuekin koordinatzea.

c) Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sisteman parte hartzea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

11. artikulua. Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazio eta zabalkunde ekintzak gauzatzea Nafarroako nekazaritzako ustiategietan ekoizpen egiturak sortzeko eta modernizatzeko.

b) Laguntza hauek kudeatzeko araudi-proposamenak egitea, eta laguntzen tramitazio administratiboa zehazteko agiriak prestatzea.

c) Honako hauetarako laguntza espedienteen tramitazio administratiboa: inbertsioak nekazaritzako ustiategietan; nekazari gazteen lehen instalazioak; nekazaritza garaia baino lehen uztea; eta kalitate berezituko zeinuz babestutako nekazaritzako elikagaiak, ekologikoak edo nekazaritako elikagaien eskulagintzakoak, LGENF funtsak konfinantzatuak.

d) Nekazaritzako ustiategiak hobetu eta modernizatzeko inbertsioa bultzatzen duten Estatuaren laguntza espedienteak tramitatzea.

e) Departamentuaren eta INTIA-Ureztaketa Sailaren arteko koordinazio tresnak definitu eta aplikatzea, nekazaritza interes pribatuko obretako inbertsioei laguntzeko ekintzetan, nekazaritzako azpiegiturak ezartzen diren zonetan ureztalur bihurtuta edo ureztaketa modernizatuta.

f) Aipatutako laguntzen onuradunei arreta emateko jarduerak koordinatzea eskualdeko nahiz eremuko bulegoetan.

g) Nafarroako nekazaritzako elkartegintza babestea eta sustatzea.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

12. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko erregelamenduzko xedapenak betetzen ote diren ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea.

b) Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Programa Nazionalarekin lotutako eginkizunak betetzea, elikagaien merkataritza-kalitatearen esparruan.

c) Artikulu honek eta lotutakoek aipatzen dituzten gaietako zehapen espedienteak ireki eta ebazten laguntzea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

13. artikulua. Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kalitate berezituko figurak (JDB, AGB eta AG) Europar Batasuneko erregistro ofizialetan inskribatzeko espedienteak tramitatzea, baita tramita litezkeen aldaketakoak ere.

b) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea, jatorri geografikoarekin lotutako kalitate berezituko Kontrol Ofizialeko Plan Nazionala gauzatzeko, merkaturatu aurretik, baita ekoizpen ekologikoari buruzko programa gauzatzeko ere.

c) Kudeaketa organoei laguntzea Nafarroako kalitate berezituko figuretarako baldintza-agiriak prestatzen eta tramitatzen.

d) Laguntza teknikoa ematea kalitate berezituko figurei (JDB, AGB, AG, Nekazaritzako Elikagaien Eskulangintza, baimen-baldintzak eta abar), baldintza-agiriak prestatzean, eguneratzean eta aplikatzean, baita departamentuaren ustez bultzatu beharreko sustapen ekintzetan ere.

e) Kalitate berezituko zeinuz babestutako nekazaritzako elikagaiak, ekologikoak edo nekazaritako elikagaien eskulagintzakoak nahiz Departamentuak interesgarritzat jotako beste ezaugarri batzuk dituztenak sustatu eta haien publizitatea egiteko Estatuaren laguntzak kudeatzea.

f) Nekazaritzako Elikagaien Eskulangintzako Enpresen Nafarroako Erregistro Ofiziala kudeatzea, baita elikagaiak zuzenean saltzen duten operadoreen errolda kudeatzea ere.

g) Departamentuak erabakitzen dituen kalitate figuren kontseilu arauemaileetako kidegotzak.

h) Nekazaritzako elikagaien ziurtapen eta kontrolerako entitateak erregistratzea eta baimenak tramitatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

i) INTIArekin koordinatzea nekazaritzako kalitateko elikagaiak sustatzeko eta kalitate berezituko figurak kontrolatu eta ziurtatzeko.

j) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

14. artikulua. Mahastizaintzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mahastizainei aholkuak ematea.

b) Mahastizaintzan esperimentatzea.

c) Jakintza helaraztea mahastizainen sektoreari.

d) Mahastizainen sektorea prestatzea.

e) Mahasti barietateak bildu, identifikatu eta ezaugarriak zehaztea.

f) Mahasti barietateen klonak hautatzea, produktore hautatzailearen kategorian.

g) Nafarroako mahastiaren laborantzaren analisia teknika eta ekonomia aldetik.

h) Nafarroako mahasti produkzioaren neurketak egitea, baita sektoreari loturiko beste txosten ofizial batzuk ere.

i) Mahastiaren izurri eta gaitzei buruz abisu emateko estazio sarea mantentzea.

j) Nekazaritza Zerbitzuak agintzen dizkion guztiak.

15. artikulua. Enologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Upeltegi Esperimentalaren lanak antolatzea.

b) Upeltegiei aholku ematea enologiaren arloan.

c) Praktiketako ikasleen eta bekadunen prestakuntza koordinatzea.

d) Atalak parte hartzen duen mahastizaintza eta ardogintzako esperientzia eta proiektuetako ardoen ardogintza, tratamenduak eta botilaratzea kontrolatzea.

e) Ardo esperimentalen dastatzeak antolatzea, eta emaitzak aztertzen laguntzea.

f) Bere eskumenekoak izanik mahastizaintza eta ardogintzako esperientziei buruz egoki diren txostenak egitea.

g) Emaitzak helaraztea sektorera, argitalpenetara, jardunaldi teknikoetara.

h) Prestakuntza ematea Nafarroan ezarritako ardogintzaren arloko jatorri deitura babestuetako (JDB) eta adierazpen geografiko babestuetako (AGB) dastatze batzordeetako kideei.

i) Upeltegi Esperimentaleko makina eta instalazioen mantentze lanak egitea.

16. artikulua. Landa Dibertsifikaziorako LGENF Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Landa Dibertsifikaziorako Atalean kudeatutako LGENF laguntza lerroen oinarri arautzaileak prestatzea, haien jarraipena egitea eta gauzatzea, laguntza lerroak honako gai hauei buruzkoak direnean:

1. Landa eremuetan nekazaritzakoak ez diren jardueretarako enpresak sortzeko eta horietan inbertitzeko laguntzak.

2. Landa arloko lankidetzarako eta berrikuntzarako laguntzak.

3. Kudeatzea tokiko ekintza taldeen bitartez tokiko garapen parte-hartzailea bultzatzeko laguntzak (LEADER):

–Prestatzeko laguntza ematea.

–Eragiketak inplementatzea, tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiari jarraituz.

–Lankidetza jarduerak.

–Funtzionamendu eta animazio kostuak.

4. Nekazaritza ustiategiei aholku emateko laguntza kudeatzea.

5. Atalaren esku uzten diren beste guztiak.

b) Prestatzea prozedura eskuliburuak eta laguntzak kontrolatzeko planak.

c) Atalean izapidetutako espedienteak gainbegiratzea eta horien kontrol administratiboa egitea.

d) Nafarroako NBEUF-LGENF laguntzak ordaintzen dituen erakundeak eskatutako estatistikak prestatzea eta jarraipena egitea.

e) Izapidetzea inplementatutako laguntzei eragiten dieten beste lan eta azterlan batzuk.

f) Hierarkian gorago dauden organoek programa inplementatuei buruz agintzen dizkioten guztiak.

2. ATALA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

17. artikulua. Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ekoizpen jasangarriaren sistemak sustatzea eta jarraipena egitea, eta aurrera eramatea, jarraipena egitea eta ebaluatzea Foru Komunitateak arlo hauetan egiten dituen programak: ekoizpen ekologikoaren ikerketa, esperimentazioa eta zabalkundea, ekoizpen integratua, eta ekoizpen jasangarriaren eta kalitate berezituaren beste sistema batzuk.

b) Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzen eta babesten dabiltzan eragile teknikoen jarduerak koordinatzea.

c) Koordinatzea departamentu honen zerbitzu integral bat ekoizpen ekologikoa aukeratzen duten nekazari eta abeltzainentzako.

d) Parte hartzea, departamentuaren ordezkari gisa, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren bileretan eta haren ziurtapen batzordean.

e) Nekazaritzako ekoizpen ekologikoari buruzko txosten estatistikoak egitea eta intereseko informazio teknikoa sektorearen eskura jartzea.

f) Nekazaritzako sektorearentzako babes neurrien prospektiba, nekazaritza ekologikoaren arloan, edo bestelako ekoizpen berezituetan, Landa Garapenerako Planen bidez, autonomia erkidegoaren mailakoak izan nahiz maila nazionalekoak izan.

g) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin eta beste autonomia erkidego batzuekin koordinatzea, nekazaritza ekologikoko eta ekoizpen integratuko adierazleei jarraipena egiten eta horiek kudeatzen.

h) Ekoizpen ekologikoa, ekoizpen integratua eta bestelako ekoizpen sistema jasangarriak sustatzea, dinamizatzea eta horiei laguntza teknikoa ematea.

i) Klima aldaketari buruzko Nafarroako ibilbide-orria inplementatzea helburu, egokitzapen eta arintze neurriak gauzatzea eta horiei jarraipena egitea.

j) Nekazaritzako ikerketa eta garapen arloan koordinazio eta solaskide lanak egitea.

k) Parte hartzea INIAren (Nekazaritzako eta Elikagaien arloko Ikerketa eta Teknologiaren Institutu Nazionala) Nekazaritzako Ikerketaren Batzorde Nazionalean.

l) Nekazaritzako sektoreko esperimentazioa eta aholkularitza kontrolatzea eta horiei jarraipena egitea.

m) INTIAren (Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutua) bidez esperimentazioaren arloan gauzatutako jarduketetarako finantza-babesa kudeatzea.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Nekazaritza Zerbitzuari esleitutakoen artean.

18. artikulua. Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako ekoizpenen antolamendu eta sustapenaren arloan, Foru Komunitateko programak egin, jarraitu eta ebaluatzea.

b) Landare ekoizpenaren arloan, Estatuko Administrazioak ezarrita dituen edota ezartzen dituen interes orokorreko programa eta jarduketak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea Nafarroan.

c) Ekoizpen eta merkaturatze prozesua ikuskatzea, baita hazien eta mintegiko landareen kontrol eta ziurtapenaren faseak ere, Estatuko Administrazioarekin beharrezkoa den lankidetza galarazi gabe.

d) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta hazien eta mintegiko landareen ekoizpen eta merkaturatzeari loturiko entitateekin zerikusia duten erregistroak kudeatzea.

e) Proposatzea eman daitezen hazien eta mintegiko landareen ekoizle eta berretzaile tituluak.

f) Hazi lote prezintatuen aurrekontrol eta kontrolondoko saiakuntzak koordinatzea, baita Nafarroan egiten diren balio agronomikoko saiakuntzak ere.

g) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

h) Zaintze lana, landare produkzioetarako agente kaltegarriak atzemateko, eta ukitutako eremuak mugatzea, baita agente horien aurkako prebentzioa eta borroka ere.

i) Izurri edo gaitzen baten deklarazio ofiziala proposatzea, edo eremu libre batena, Foru Komunitatearen lurraldean.

j) Landare ekoizpenari dagozkion xedapen fitosanitarioak betetzen ote diren begiratzea.

k) Estatu osorako interesekotzat deklaratzen ez diren landare babeserako kanpainak planifikatu, antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea. Estatu osorako interesekotzat deklaratzen diren kanpaina fitosanitarioak antolatu, zuzendu eta aurrera eramatea.

l) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

m) Nekazaritza ekologikoaren eta ekoizpen integratuaren esperimentazio eta zabalkundearen arloan, Foru Komunitateko programak aurrera eraman, jarraitu eta ebaluatzea.

n) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, Zerbitzuari esleitutakoen artean.

19. artikulua. Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritza produkzioko elikagaien segurtasun arloko araudia proposatu eta betetzen ote den zaintzea, eta horretarako ezartzen diren kontrol planak aurrera eramatea.

b) Produktu fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko kontrol planak aurrera eramatea Foru Komunitatearen lurraldean, lehen aldiz merkaturatzeko gehieneko uzta hondakinen kontrola barne.

c) Beharrezkotzat jotzen den laboreetan produktu fitosanitarioak erabiltzeko baimena proposatzea.

d) Foru Komunitatean kokaturik dauden eta produktu fitosanitarioen merkaturatze eta aplikazioari loturiko entitateetan eragina duten erregistroak kudeatzea.

e) Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela ematea eta produktu fitosanitarioak erabiltzen jakiteko ikastaroak koordinatzea.

f) Foru Komunitatean produktu fitosanitarioekin saiakuntzak egiteko eskaera aurkezten duten enpresa baimendunen saiakuntzak ikuskatu eta haien jarraipena egitea.

g) Produktu fitosanitarioez gain landareen osasuna babesteko erabiltzen diren beste baliabide batzuen jarraipena eta kontrola egitea.

h) Ongarri eta substratuen fabrikazioa eta erabilera kontrolatu eta jarraipena egitea.

i) Nekazaritzan egiten den arazketa lohien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea.

j) Genetikoki eraldatutako hazien erabilera koordinatu, ikuskatu eta jarraipena egitea, eta hura bestelako ekoizpen sistemekin bateragarria izateko ezartzen diren arauak bete daitezen begiratzea.

k) Sistema jasangarriak sustatzea.

l) Zehapen espedienteak instruitu eta ebazteko lankidetza, artikulu honetan aipatzen diren gaietan.

m) Gai fitosanitarioen erabilera jasangarriari buruzko zuzentaraua Nafarroako Foru Komunitatean ezartzea.

n) Elikagaien Katea kontrolatzeko Plan Nazionalaren kontrolak kudeatzea eta gauzatzea, ekoizpen ekologikoari dagokionez.

o) Ezagutzaren transferentzia eta informazio jarduera-ekintzetarako laguntzak tramitatzea eta kudeatzea.

p) Hondamendi naturalen pareko baldintza klimatologikoak eragindako kalteak kudeatzea, halakorik gertatuz gero.

q) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

20. artikulua. Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Agroklimatologiari, edafologiari eta, oro har, Nafarroako nekazaritzako natur baliabideen inbentarioari eta ebaluazioari buruzko azterlanak egitea. Klimaren eta lurzoruaren gaineko datu bankuak mantendu eta kudeatzea.

b) Meteorologia eta klimatologia arloko jarraipena eta garapena. Estatuko Meteorologia Agentziarekiko harremanak. Beste departamentu batzuekin koordinatzea meteorologiarekin eta klimatologiako informazioarekin zerikusia duten jarduketetan, eta Nafarroako Meteorologia Sarea sustatu eta mantentzea.

c) Lurzoruak nekazaritzaren ondoriozko degradazio prozesuetatik (higadura, gazitzea eta beste batzuk) babesteko azterlanak egitea.

d) Nekazaritzako natur baliabideen arloan aholku ematea Nafarroako Gobernuko departamentuei eta Departamentuak zehaztuko dituen entitate eta erakunde publikoei eta haiekin elkarlanean aritzea.

e) Nafarroako Nekazaritza Arro Esperimentalen Sarea sustatu, mantendu eta kudeatzea, nekazaritzak eragindako higadura eta kutsadura ikertzeko.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

21. artikulua. Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeak eta nekazaritzako ekoizleen elkarteak baimentzea.

b) Fruta eta barazki ekoizleen erakundeei eta nekazaritzako ekoizleen elkarteentzako laguntzak tramitatzea eta kudeatzea.

c) Fruitu eta barazki sektorearentzako salbuespenezko neurriak tramitatzea eta kudeatzea.

d) Ikastetxeetan ikasleei esnea eta zenbait esneki emateko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

e) Erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

f) Ikastetxeetan fruta eta barazkiak banatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

g) Zerealen eta arrozaren, behi-haragiaren, gurinaren eta esnekien erosketa eta esku-hartzeen ingurukoak, eta merkatuak arautzeko bestelako neurri batzuk.

h) Zerrikiaren biltegiratze pribaturako laguntzak.

i) Oliba olioaren biltegiratze pribaturako laguntzak.

j) Merkatuko krisien prebentzioaren eta kudeaketaren arloko jarduketak.

k) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

22. artikulua. Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mahastizaintza eta Ardogintza Sektorerako Laguntza Programa onesteko eta gero aldaketetarako behar den informazioa kudeatzea eta tramitatzea.

b) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko planak eta horien aldaketak onestea.

c) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

d) Ardoa hirugarren herrialdeetan sustatzeko laguntzen kontrolak tokian bertan egitea.

e) Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

f) Mahastizaintza eta ardogintzako azpiproduktuen destilaziorako laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

g) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean inbertitzeko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

h) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean berrikuntzak egiteko laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

i) Mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean uzta berde biltzeko laguntza tramitatu eta kudeatzea.

j) Ekoizleek eta biltegiratzaileek Mahastizaintza eta Ardogintza Arloko Eragileen Erregistro Orokorrean (REOVI) inskribatzeko, aldaketak egiteko eta baja hartzeko tramiteak.

k) Mahastizaintza eta ardogintzako produkzio deklarazioen kontrola.

l) Mahastizaintza eta ardogintzako uztari buruzko deklarazioen kontrola.

m) Mahastizaintza eta ardogintzako izakinei buruzko deklarazioen kontrola.

n) Legez kanpoko mahastietako produkzioen destinoari buruzko deklarazioen kontrola, mahastizaintza eta ardogintza arlokoa.

o) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

23. artikulua. Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Koordinatzea honako hauek aurkezteko eta erregistratzeko prozesuak: NBEUF funtsekin eta azaleraren arabera finantzatutako zuzeneko laguntzen eskaera bakarra; eskaera bakarra aldatzeko eskaerak; herri-larreen deklarazioak eta Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorreko eskaerak.

b) Urbasa eta Andia mendietako bazka laboreen banaketa kudeatzea.

c) Nafarroan oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena koordinatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera.

d) Lagapenak eta erreserba nazionalak kudeatu eta tramitatzea, ordainketa bakarreko eskubideetan dagokiona.

e) NBEUF funtsekin finantzatutako azaleraren araberako zuzeneko laguntza lerro hauei dagozkien eskaeren kontrol administratiboa:

I.–Kontseiluak emandako irailaren 29ko 1307/20133 Erregelamenduari jarraituz onartutako eskubideen titularrentzako ordainketa bakarraren araubidea.

II.–Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, oinarrizko ordainketarako eskubideen titularrentzat.

III.–Nekazari gazteentzako ordainketa.

IV.–Nekazari txikien araubide erraztua.

V.–Nekazariei lotutako laguntzak.

i.–Arrozaren laborantzari loturiko laguntza.

ii.–Laborantza proteikoei loturiko laguntza.

iii.–Fruitu oskoldunei eta algarroboei loturiko laguntza.

iv.–Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza.

v.–Azukre-erremolatxari loturiko laguntza.

vi.–Industriarako tomateari loturiko laguntza.

f) Azaleraren araberako zuzeneko laguntzak ordaintzeko proposamenak.

g) Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, azalaren araberako zuzeneko laguntzen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

h) Kudeatzea nola lagatzen den laguntzen eskaera bakarraren datu baseetako informazioa.

i) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

24. artikulua. Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzak aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea, Nafarroako Landa Garapeneko Programako Kudeaketa eta Kontroleko Sistema Integratuaren laguntzei dagokienez.

b) LGENFk kofinantzatutako Nafarroako Landa Garapeneko Programaren honako laguntza lerro hauei dagozkien eskaeren kontrol administratiboa:

I.–Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko kalte-ordaina.

II.–Nekazaritza ekologikoa.

III.–Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

IV.–Animaliak larratzearen eta sistema estentsiboaren bidezko abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

V.–Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

VI.–Hazitarako patataren nekazaritzako eta ingurumeneko ekoizpenerako laguntza.

VII.–Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

VIII.–Estepako nekazaritza habitata hobetzeko laguntzak, basoiloarentzat eta basoilo handiarentzat.

IX.–Karbonoa atzemateko laguntzak, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

X.–Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza.

XI.–Konpentsazio laguntza, naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatik.

XII.–Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

c) Nafarroako Landa Garapeneko Programaren Kontrol eta Kudeaketa Integratuko Sistemaren laguntzak ordaintzeko proposamenak.

d) Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, Nafarroako Landa Garapeneko Programaren Kontrol eta Kudeaketa Integratuko Sistemaren laguntzen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

25. artikulua. Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntzak aurkeztu eta erregistratzeko prozesuak koordinatzea eta ereduak prestatzea, NBEUF funtsekin finantzatutako abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuei dagokienez.

b) Beste laguntza batzuetan, abeltzaintzarekin lotura duen kontrola; eta abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotu hauetan –NBEUF funtsekin finantzatuak–, administrazio kontrola:

I.–Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

II.–Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

III.–Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

IV.–Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

V.–Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

VI.–Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

c) Abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuak ordaintzeko proposamenak.

d) Txostenak egitea Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsarekin informazioa trukatzeko, baita gainerako erakunde ordaintzaileekin ere, abeltzainentzako zuzeneko laguntza lotuen kudeaketarekin lotutako eginkizunetan.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

26. artikulua. Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako hauen erregistroa kudeatzea: abeltzaintzako ustiategiak, gune zoologikoak eta lagun egiteko animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduak.

b) Indarra duen araudia aplikatzea abereak identifikatzeko eta haien SITRAN erregistroa (REGA, REMO, RIIA) eta abeltzaintzako zentsuak mantendu eta eguneratzeko.

c) Esnekien arloko deklarazioak kudeatzea.

d) Abeltzaintzako ustiategietan esnearen kalitate higienikoaren kontrolak egitea.

e) Esnearen kontrola gainbegiratzea.

f) Abeltzain elkarteentzako laguntzak sustatu eta kudeatzea.

g) Abeltzaintzarako estatu laguntzak sustatu eta kudeatzea.

h) Abeltzaintza integratua sustatzea.

i) Hiltegietan kanalak sailkatzeari lotutako jarduerak kudeatzea.

j) Abeltzaintzako lehiaketa eskaerak tramitatu eta kudeatzea.

k) Abere ekoizpenaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

27. artikulua. Epizootiologia Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Abereen eta ustiategien kontrola eta zainketa, epizootiak atzemateko.

b) Europar Batasunaren edota gure foru komunitatearen interesekoak deklaratutako gaixotasunak zaindu, kontrolatu eta ezabatzeko programak planifikatu, antolatu, zuzendu, gauzatu eta ebaluatzea.

c) Abeltzaintzako Laborategiarekin koordinaturik aritzea, abere osasunerako kanpainetako analisi ofizialak egiteko eta abere osasunaren arloko gainerako determinazioak betetzeko.

d) Abeltzaintzaren saneamenduko kanpainak egiteko ezartzen diren kalte-ordainak kudeatzea.

e) Osasun defentsarako elkartearen osasun programa kontrolatzea.

f) Agente ziurtatzaileen erregistroa.

g) Abereen garraioan nahitaezkoak diren neurri zoosanitarioak kontrolatzea.

h) Abereen osasuna eta ustiategien segurtasun biologikoa garatu eta hobetu daitezen sustatzea.

i) Erakunde publikoei beharrezko informazioa ematea, abereen osasuna koordinatzeko.

j) Abere osasunaren arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

28. artikulua. Lagun Egiteko Animalien Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lagun egiteko animaliak Nafarroan babesteari buruzko 19/2019 Foru Legean jasotako jarduerak erregelamendu bidez garatzea, izapidetzea, betearaztea eta kontrolatzea.

b) Lagun egiteko animalien Nafarroako erregistroa kudeatzea.

c) Kudeatzea entitate kolaboratzaileen erregistroa eta arau hausleen erregistroa.

d) Kontrolatzea eta zaintzea lagun egiteko animalien osasunaren arloa.

e) Gainbegiratzea eta kontrolatzea Nafarroako Gobernuko Animaliak Babesteko Zentroa.

f) Harremana izatea animaliak babesteko elkarteekin eta entitate kolaboratzaileak aitortzea.

g) Gainbegiratzea lagun egiteko animalien zentroak eta katu koloniak.

h) Txostenak, prozedurak eta azterlanak egitea, eta gainbegiratzea animaliak jasotzeko, zaintzeko, adoptatzeko, konfiskatzeko eta hiltzeko protokoloak.

i) Kudeatzea animaliak babes daitezen bultzatzea helburu duten laguntzak.

j) Babesa ematea udalek eta segurtasun indarrek egindako kontrolei.

k) Agindu zaizkion gaiei buruzko txostenak, prozedurak eta azterlanak egitea.

l) Agindu zaizkion zereginak erregistratzea eta artxibatzea.

m) Abere ongizatearen arloan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.

29. artikulua. Elikagaien Segurtasuneko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Animaliendako botikekin lotutako establezimenduak erregistratzea.

b) Animaliendako botikak kontrolatzea.

c) Produktu zoosanitarioen banatzaileak erregistratu eta kontrolatzea.

d) Abeltzaintzaren arloan hondakinak ikertzeko plan nazionala (PNIR) garatzea.

e) Animalien Elikaduraren sektoreko establezimenduak erregistratzea.

f) Animalien Elikadura kontrolatzea.

g) Aurrekoen osagarri diren eginkizunak, edo elikaduren segurtasunari loturik agintzen zaizkionak.

30. artikulua. Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Landareen gaitzak atzemateko analisiak egitea.

b) Hazien analisi ofizialak, ziurtapenak egiteko.

c) Genetikoki eraldatutako organismoak hautematea eta kuantifikazioa.

d) Analisi ofizialak bermatzeko behar diren sinestamenduak lortzea eta mantentzea.

e) Nafarroako Gobernuko departamentuei eta sozietate publikoei laguntza ematea fitopatologian, hazien ziurtapenean eta genetikoki eraldatutako organismoetan.

f) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari esleitutako eskumenen barnean ematen zaizkion gainerakoak.

31. artikulua. Enologia Laborategiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ardoei eta edari destilatuei analisi fisiko-kimiko ofizialak egitea, Nafarroa, Errioxa eta Nafarroako Patxarana jatorrizko deituretarako.

b) Mahastizaintzako eta ardogintzako produktuen analisia, mahastizaintzaren arloko eta mahastizaintza eta ardogintzaren sustapen arloko ikerketa eta esperimentazio proiektuetan, baita Mahastizaintza eta Enologia Atalaren erakunde-upeltegiko ardo prestaketan ere.

c) Analisi fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak egitea ardoei eta mahastizaintza eta ardogintzako produktuei, elikagaien segurtasunerako kontrol ofizialean.

d) Mahastizaintza eta ardogintzako produktuen analisiak eta ziurtapenak egitea, hirugarren herrialdeekin egiten den merkataritzarako eta merkatu librerako.

e) Analisi ofizialak bermatzeko behar diren sinestamenduak lortzea eta mantentzea.

f) Ardoaren eta eratorrien laborategien foro ofizialetan parte hartzea, eta analisi-metodo ofizialen garapenean lankidetzan aritzea.

g) Heltzearen kontrolerako analisiak egitea, mahats-biltzearen kanpainan, sektorearentzako oharrak argitaratzeko.

h) Ardoei eta edari destilatuei analisi fisiko-kimikoak egitea, upeltegietarako eta partikularrentzat.

i) Bestelako produktuei analisi fisiko-kimikoak egitea, esaterako sagardoei, alkoholei, ozpinei, uxualei eta hondarrei.

j) Analisi kontuetan sektoreari aholku ematea.

k) Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari esleitutako eskumenen barnean ematen zaizkion gainerakoak.

32. artikulua. Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tramitatzea, gainbegiratzea eta artxibatzea ingurumen-inpaktuaren azterketetatik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sustatzen dituen nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketei loturiko horiek.

b) Herrilurren Atalarekin eta Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarekin jarduerak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturik daudenean.

c) Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekin harremanak koordinatzea, horiek nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen Ingurumen eraginaren adierazpenari loturik daudenean.

d) Ingurumena lehengoratzeko beharrezko proiektuak tramitatu eta gainbegiratzea, baita proiektu horietan hasitako lanak zuzendu eta gauzatzea ere.

e) Ingurumen edukia duten txostenak prestatzea eta nekazaritzako azpiegituren arloko lanetan diharduten funtzionarioen ingurumen prestakuntza lanetan inplikatzea.

f) Nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketen ingurumen jarraipenari eta kontrolari loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.

33. artikulua. Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Toki entitateek sustatutako abeltzaintzako eta nekazaritza industriako azpiegiturei laguntzeko espedienteak tramitatzea.

b) Nekazaritzako azpiegituren kalteak konpontzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea eta koordinatzea, hondamendi naturalen parekoak diren baldintza klimatologiko kaltegarriak izaten direnean.

c) Zerbitzuaren eginkizunei loturik agintzen zaizkion lan guztiak egitea.

34. artikulua. Obra Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bide eta hustubideen sareetako obretarako plan, oinarrizko proiektu eta eraikuntza proiektuak gainbegiratzea, lurzatiak biltzeko zonetan.

b) Obrak esleitzeko espedienteak tramitatu eta artxibatzea.

c) Bide eta hustubideen sareetako obretarako eraikuntza proiektuetako obrak zuzentzea, lurzatiak biltzeko zonetan.

d) Egindako obrei buruz aurkeztu diren alegazioak eta errekurtsoak aztertzea eta ebazpena proposatzea.

e) Zerbitzuak agindurik, lurzatiak biltzeko obrei loturiko lan guztiak egitea.

35. artikulua. Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lurzatiak biltzeko zona bakoitzean egiten diren lan eta jardueren aplikazioaz arduratzea, haiek hasteko foru agindua ematen denetik lursail berrien jabetza hartzen den arte.

b) Lurzati Berrantolamenduaren Aholku Batzordearen bileretan parte hartzea.

c) Administrazioak berak edo lurzati biltzearen dokumentazio ofizialarekin zerikusia duten enpresek eta hirugarrenek egindako lan guztiak zuzentzea eta gainbegiratzea.

d) Lurzatiak biltzeko lanak egitean aurkeztutako alegazioak aztertzea eta ebaztea.

e) Lurzatiak biltzeari loturiko erreklamazio eta errekurtsoak aztertzea eta ebazpena proposatzea.

f) Zerbitzuko zuzendariak agindurik, lurzatiak biltzeari loturiko lan guztiak egitea.

3. ATALA

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

36. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Zerbitzuari atxikitako ibilgailuen erabilera eta mantentzea kontrolatzea eta antolatzea.

d) Zerbitzuari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

e) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

f) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

g) Ekoizle txikien eta garraiolarien erregistroak eta hondakin sortzaile eta kudeatzaileen datu baseak mantentzea.

h) Zerbitzuaren artxibo, liburu eta agiriak kudeatu eta kontrolatzea.

i) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

j) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

37. artikulua. Baimen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen espedienteetako txostenak eta tramitazioa.

b) Ingurumena babesteko jarduera sailkatuei buruzko araudiaz aholku teknikoa ematea toki entitateei.

c) Ingurumen baimen integratuaren espedienteak izapidetzea eta txostenak egitea, barnean direla baimen hori emateko proposamena egitea, hura aldatzea, berrikustea, azkentzea edo iraungitzea.

d) Ingurumen txostenak egitea jabari publiko hidraulikora egiten diren isurketen gainean, Uren Legean eta dagokion foru araudian xedatutakoari jarraikiz.

e) Aurreko jarduerekin lotuta dauden alorretan laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak tramitatzea.

f) Beste edozein eginkizun, atxikirik dagoen atalari esleitutakoen artean.

38. artikulua. Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Garapen iraunkorrerako politika sustatzeko behar diren jarduerak egitea.

b) Ingurumen jasangarritasuna sustatzeko neurriak aplikatzeko behar diren neurriak kudeatzea eta gauzatzea.

c) Agenda 21 Toki Ekintzako planak garatzeko laguntza ematea.

d) Nafarroako Toki Entitateen Sareko idazkaritzan aritzea, iraunkortasunari begira.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

39. artikulua. Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoa

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Koordinatzea eta jarraipena egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak onetsitako klima aldaketaren arloko ekintza planei eta estrategiei.

b) Idazkaritza eginkizunak betetzea estrategia horren arloan sortutako gobernantza eta parte hartze organoetan.

c) Dinamizatzea eta koordinatzea klima aldaketaren arloko zer sareetan parte hartu, horietan definitzen diren ekintzak.

d) Jarraipena egitea klima aldaketaren arloko jakinarazpen, prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzei.

e) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

40. artikulua. Klima Aldaketaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Klima aldaketa arintzearen eta hartara egokitzearen arloan planifikatzea.

b) Sentsibilizazio lana egitea arlo horretan, Klima Aldaketaren Gobernantzaren Bulegoarekin koordinaturik.

c) Laguntza ematea klima aldaketara egokitzeko Administrazioan eta haren politiketan.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

41. artikulua. Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Uholde arriskuaren gaineko espedienteei buruzko txostenak egitea, kontrolatzea eta tramitatzea.

b) Nafarroan ibai inguruneko jarduketei buruzko ingurumen-txostenak egitea, ur konfederazioek eskaturik.

c) Ibaiak lehengoratzeko eta uholdeetatik babesteko proiektuak egitea eta kontrolatzea.

d) Ibaiak lehengoratzeko eta uholdeetatik babesteko lanak kontrolatzea, bereziki azpiegitura berdeei dagozkienak.

e) Parte-hartze aktiboko organoak kudeatzea eta horiei babesa ematea.

f) Babes Zibilari aholkularitza ematea uholdeak prebenitzeko eta jarraipena egiteko, batez ere larrialdietako egoeretan.

g) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

42. artikulua. Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nekazaritzako eta ingurumeneko ikerketa sustatu eta proiektu berriak bultzatzea.

b) Nekazaritzako I+G+Bren Jarraipen Batzordearen idazkaritza eta koordinazioa.

c) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta departamentuak sustatzen dituenak finantzatzeko.

d) Nekazaritza, abeltzaintza, baso kudeaketa eta ingurumeneko inbertsioak koordinatzea, Nafarroako Gobernuaren I+G+Bko urte anitzeko planetan.

e) Identifikatzea lehentasunezko lerroak intereseko gaietan eta proiektu aukerak departamentuko arloetan.

f) Proposamenak definitu eta prestatzea eta proiektuak dinamizatzea departamentuaren arlo estrategikoetan baliabideak bereganatzeko.

g) Beste departamentu batzuekin eta zentro teknologikoekin eta enpresekin harremanak izatea Europako proiektuetako partaidetza sustatzeko.

h) Departamentua eta hari atxikitako entitate publikoak partaide dituzten Europako proiektuen jarraipena eta kontrola egitea.

i) Baliabide publikoak kudeatzea proiektu propioak eta departamentuak sustatzen dituenak finantzatzeko.

j) Departamentuaren intereseko eta jardun eremu bereko arloetan Espainian eta nazioartean dauden sareetan parte hartzea eta haien jarraipena egitea.

k) Europako seihilekoen jarraipena egitea, departamentuaren intereseko gaietan ministerioei laguntzeko eratzen diren autonomia erkidegoen batzordeetan parte hartuta.

l) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

43. artikulua. Kontrol eta Kalitate Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Esku-hartze jakinarazpenak izapidetzea, kontrol entitate akreditaziodunenak (isuriak) eta laborategi akreditaziodunenak (zarata, atmosfera), eta beharrezkoak diren kontrol jarduerak egitea.

b) Akreditazioa duten kontrol entitateek eta laborategiek ingurumen arloko esku-hartzearen menpean diren instalazioetan egindako txostenak izapidetzea, eta beharrezkoak diren kontrol jarduerak egitea.

c) Erregistratzea eta ebaluatzea bai jarraipen txostenak baita instalazioek egindako autokontroletako datuak ere, horien artean direlarik Departamentuaren kontrol sareari (SCAN) lotutako neurketa sistema automatikoen datuak (SAM) –instalazio industrialetako emisioetakoak eta isurietakoak–.

d) Zaintzea Nafarroan atmosferara eginiko emisioak neurtzen dituzten sistema automatikoen (SAM) inbentarioa, eta egiaztatzea ea akreditazio maila betetzen den horien fabrikazioan (NGC1, kalitate bermearen 1. maila).

e) Kontrolatzea eta zaintzea nola egiten dituzten ingurumen arloko inspekzio lanak akreditazioa duten laborategiek.

f) Laguntza ematea akreditazioa duten ikuskapen entitateei (isuriak) edo laborategiei (zarata, atmosfera) Egiaztatze Erakunde Nazionalak akreditazioak berritu diezazkien.

g) Kontrolatzea 117/2003 Errege Dekretuak ukitutako instalazioen inbentarioa, eta instalazio horien kudeaketa planak jasotzea eta betetzea.

h) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

44. artikulua. Espezieen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laguntza ematea faunako eta florako espezieekin lotutako planak gauzatzeko eta horien jarraipena egitea.

b) Fauna Sendatzeko Ilundaingo Zentroa koordinatzea eta jarraipena egitea.

c) Espezieen katalogoekin lotutako ekintzak koordinatzea eta jarraipena egitea.

d) Espezieak kontserbatzera bideratutako laguntza araubideak proposatzea eta jarraipena egitea.

e) Zentro eta gune zoologikoetako jarduketak koordinatzea eta jarraipena egitea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

45. artikulua. Naturaguneen Bulegoa

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proposamen teknikoak prestatzea naturaguneen kudeaketa planetarako, antolamendu planetarako eta horien berrikuspenetarako, horien barnean direla Natura 2000 sareko tokiak.

b) Prestatzea eta zaintzea Natura 2000 sareari buruzko nahitaezko txostenak.

c) Jarraipena egitea naturaguneak kudeatzeko eta antolatzeko planei, ikusteko nola exekutatzen ari diren. Naturagune horien barnean dira Natura 2000 sareko tokiak.

d) Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea kudeatzea. Foru Erkidegoaren baso ondareko guneak direnean, Baso Ondarearen Bulegoarekin koordinatuko da.

e) Biodibertsitatearen kontserbaziorako interesa duten beste arlo batzuk kudeatzen laguntzea.

f) Habitat naturalen jarraipena egitea, prestatzea kontserbazio egoera txarrean dauden habitatak babesteko eta berreskuratzeko planak, eta bermatzea aplikatzen direla beharrezkoak diren neurriak.

g) Naturaguneetako erabilerei eta jarduerei buruzko nahitaezko txostenak egitea, barnean direlarik Natura 2000 sareko tokiak.

h) Naturaguneetako erabileren mugaketaren ondorioz bidezkoak diren kalte-ordainak tramitatzea.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

46. artikulua. Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Arrantza debekatzeko aginduen proposamenak prestatzea.

b) Fauna urtarraren populazioen jarraipena egitea.

c) Arrantzako gainerako jarduerak kudeatzea.

d) Nafarroako Gobernuaren piszifaktoriak kudeatzea eta kontrolatzea.

e) Arrantzako Aholku Batzordeari buruzko agiriak artxibatzea eta erregistratzea, eta beste parte-hartze organo batzuei babesa ematea.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

47. artikulua. Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumen ebaluazio estrategiko arruntaren eta sinplifikatuaren prozedurak izapidetzea eta horiei buruzko txostenak egitea: planak, programak, lurralde antolamenduko tresnak eta horien aldaketak.

b) Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak gauzatzearen jarraipena eta kontrola egitea, proiektuen eta onartutako ingurumen baimenen arabera.

c) Funtzionamenduaren fasean, inplementatutako neurrien eraginkortasunari buruzko jarraipena eta kontrola egitea. Ingurumeneko baimenen baldintzak berrikus daitezela eta neurri zuzentzaile berriak proposatzea.

d) Ingurumena zaintzeko programak kontrolatzea, honako hauek garatzean: ingurumen inpaktuaren adierazpenak, ingurumen adierazpen estrategikoak eta ingurumen ukipenetarako baimenak.

e) Ingurumenean eragina izan dezaketen jardueren sustatzaileek konponbide berriak proposatzen dituztenean neurri zuzentzaileetarako, horien ingurumen-egokitasuna ebaluatzea.

f) Hondarreko ingurumen-inpaktuak zuzentzeko inbertsioetarako dirulaguntzen eta laguntzen espedienteak tramitatzea.

g) Ingurumen arloko tramitazioa duten proiektuek eragindako gertakarien datu-baseak mantentzea eta kudeatzea. Ukitutako enpresen eta Nafarroako Gobernuaren beste organo batzuen datu-baseekin koordinatzea.

h) Ingurumen jarraipenerako batzordeetan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren proiektu handi edo estrategikoen kasuan.

i) Hitzarmenak prestatu, proposatu eta koordinatzea ingurune naturalean ondorioak dituzten jarduerak zuzentzeko.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

48. artikulua. Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egitea. Proiektuen azterketa eta ebaluazioa, txostenak egin aurretik, eta, gero, Ingurumen eraginaren adierazpena egitea. Ingurumen ebaluazio arrunterako eta ingurumen ebaluazio sinplifikaturako behar diren txostenak egitea.

b) Behar diren txostenak egitea Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa tramitatzean, Estatuko Administrazio Orokorrak baimendu edo onetsi behar dituen proiektuetarako, eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpe dauden proiektuetan, baldin autonomia erkidego bat baino gehiago ukitzen badituzte edo autonomia erkidego mugakideetan garatzen badira.

c) Ingurumen ukipenetarako baimenaren tramitazioa. Lurzoru urbanizaezinean egin beharreko proiektuak edo jarduketak aztertzea eta ebaluatzea, kasu horietan, non, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duten multzoan ez egonik ere, lurraldean ingurumen eragina sor dezaketen.

d) Ingurumen ukipenen gaineko txostenak egin eta tramitatzea, ingurumen babeserako esku hartzeari buruzko foru araudiak arautzen dituen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organo batek sustatzen dituen jarduketetan.

e) Tramitazio sektorialetan, ingurumen ukipenei buruzko txostenak egitea. Araudi sektorialetan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuaren unitateetarako txostenak egitea: Lurralde antolamendua, meatzeak, hondakinak, kutsaduraren prebentzioa, eta abar.

f) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

49. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Atal eta bulegoen lan administratiboa antolatzea.

c) Zerbitzuari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

d) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

e) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

f) Zerbitzuaren artxibo, liburu eta agiriak kudeatu eta kontrolatzea.

g) Zerbitzuaren jardueren estatistika eta adierazleak lantzea.

h) Ehizari buruzko agirien sarrerak kontrolatu eta erregistratzea.

i) Ehiza barruti eta ehiza antolatzeko planetako erregistro, artxibo eta datu basea eguneratu eta mantentzea.

j) Ehizako Aholku Batzordeari buruzko agiriak artxibatzea eta erregistratzea, eta antzeko beste organo batzuei babesa ematea.

k) Ingurumen arloko txostenak egiteko eskaerak hartzea.

l) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

50. artikulua. Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatean izurriak eta beste hondamendi batzuk jasaten dituzten oihan eremuak lehengoratzeko ekintzak prestatzea eta jarraipena egitea.

Aurrekoaz gain, eta atal honek agintzen dion eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:

b) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) Basogintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola, basoberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, etab.

e) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko basogintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

f) Basoetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

g) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

h) Nafarroako Baso Ondareko finkak kudeatzen laguntzea.

i) Basoak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 sarean basogintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

51. artikulua. Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitatean basoko suteei aurrea hartzeko behar diren ekintzak prestatzea eta jarraipena egitea.

Aurrekoaz gain, eta atal honek agintzen dion eremu geografikoan, eginkizun hauek beteko ditu:

b) Mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

c) Mendi antolatugabeetan mozketak egiteko baimenak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) Basogintzako jarduketak prestatu eta proposatzea, hala nola basoberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, eta abar.

e) Toki entitateek eta partikularrek proposaturiko basogintzako jarduketen gainean txostenak ematea.

f) Basoetako zorua ukitzen duten egintza, plan eta proiektuen gainean txostenak ematea.

g) Mendi katalogatuen jarraipena egitea.

h) Nafarroako baso ondareko finkak kudeatzen laguntzea.

i) Basoak kudeatzeko planak prestatu eta haien jarraipena egitea eta Natura 2000 sarean basogintzaren arlorako aurreikusiriko neurrien gainean txostenak ematea.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

52. artikulua. Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Europar Batasuneko programen jarraipena egitea, baldin Zerbitzuak kudeatzen dituen neurriak biltzen badituzte, eta laguntzen deialdiak koordinatzea.

b) Plan sektorialak prestatzea eta inplementatzea, baita baso eremuko zeharkako beste agiri batzuk ere.

c) Zura eta basoetako biomasa erabiltzearekin, sustatzearekin eta ziurtagiriak egitearekin zerikusia duten jarduketak.

d) Basoko osasunarekin zerikusia duten jarduketak. Zehazki basoko gaixotasunei eta izurriteei jarraipena egitea eta horiek kontrolatzea, eta Batzorde Fitosanitarioa ordezkatzea.

e) Baso ikerketari eta esperimentazioari laguntzea.

f) Basoei buruzko estatistika egitea.

g) Mendi babesleen eta onura publikokoen katalogoak mantentzea.

h) Laguntza ematea administrazioa modernizatzeko prozesuetan, bereziki, basoko jarduerak geografikoki kokatzeko tresnak aplikatzearekin lotura duten horietan.

i) Nafarroako abelbideen sarea babestu, errekuperatu eta kudeatzea.

j) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

53. artikulua. Baso Ondarearen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Baso kudeaketa koordinatzea eta inplementatzea, Nafarroako baso ondareko finketan.

b) Nafarroako baso ondareko mendi antolatuak ustiatu eta hobetzeko urteroko planak prestatzea eta haien jarraipena egitea.

c) Basogintzako jarduketak prestatzea eta proposatzea, hala nola basoberritzekoak, azpiegiturak, suteei aurrea hartzekoak, eta abar, Nafarroako baso ondareko finketan.

d) Urbasa-Andia parke naturala kudeatzea, Naturaguneen Bulegoarekin koordinatuta.

e) Harremanetan egotea Nafarroako baso elkarteekin, eta horiekin elkarlanean aritzeko eta horiei jarraipena egiteko proposamenak prestatzea.

f) Gauzatzea zur eta egurretarako produktuen merkatuarekin eta aprobetxamenduarekin lotura duten jarduketak, barnean dela EUTR erregelamendua.

g) Baso industriarako laguntzen deialdiak prestatzea, kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

h) Basogintzako mantentze-lanetako jarduketak gauzatzea Donejakue bidean.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste eginkizun guztiak.

54. artikulua. Ingurumen Hezkuntza eta Informazioaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumen hezkuntzako planen eta programen koordinazioa eta jarraipena.

b) Ingurumena zaintzeko laguntzaile eta boluntarioen jarduerak sustatu eta kudeatzeko behar diren ekintzak egitea natur inguruneko eta hiri inguruneko eremu guztietan, hala nola lankidetza sareak, komunitate birtualak, zientzia herritarra eta sare sozialak.

c) Atalaren ardurapekoa den ingurumen hezkuntzarako ekipamenduak kudeatzea.

d) Nafarroako ingurumen-elkarteetatik sortu diren ingurumen hezkuntzako eta boluntariotzako jarduerei sustapena eta laguntza ematea.

e) Ingurumen hezkuntzari ikastetxeetan sustapena ematea.

f) Atalak sustatzen dituen ingurumen hezkuntzako eta boluntariotzako proiektuetan esku hartzen duten aholkularitza teknikoak koordinatzea eta kudeatzea.

g) Koordinatzea eta laguntza ematea Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren barruan eta bereziki Basozainak atalean sortzen diren ingurumen hezkuntzako ekimenei.

h) Herritarrek egindako informazio eskaerei eta kontsultei erantzuna ematea eta haiek ebaztea ingurumenaren arloan, kalitatezko arreta eta erantzun gardenak bermatuz.

i) Atalak haren esku uzten dituen beste guztiak.

55. artikulua. Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Basozainak atalak funtzionatzeko behar dituen ibilgailuak, baliabideak eta materialak kudeatzea.

b) Jantziak erosteko, biltegiratzeko eta emateko prozesuak kudeatzea, eta jantziak kudeatzeko aplikazioa zaintzea.

c) Miluzeko finka kudeatzeko langileak eta baliabideak koordinatzea.

d) Basozainak atalak ingurumen hezkuntzaren arloan egiten dituen jarduerak koordinatzea.

e) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

56. artikulua. Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Proposatzea eta martxan jartzea kasu bakoitzean eta une bakoitzean egokien diren sistemak, etenik gabe hobetu dadin ematen diren zerbitzu publikoen kalitatea.

b) Beharrezko lantaldeak sortzea eta koordinatzea, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren prozedurak hobetzeko protokoloak egiteko.

c) Zuzendaritza nagusiaren prozesu guztien arrakasta neurtzeko adierazleak proposatzea.

d) Martxan diren protokoloen urteko ebaluazioak egitea, ematen diren zerbitzu publikoak etenik gabe hobetzeko.

e) Zerbitzuak haren esku uzten dituen beste guztiak.

57. artikulua. Administrazio Laguntzako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuko zuzendaritzari lagundu eta harekin elkarlanean aritzea.

b) Basozainak atalaren hileko lanak kudeatzea: jaiegunak, konpentsazioak, dietak, Nafarroatik kanpo egindako irteerak, eta abar.

c) Langileen kudeaketa: Basozainak ataleko alta agiriak eta baja agiriak.

d) Barrutien eta unitate teknikoen arteko posta elektronikoa kudeatzea.

e) Zerbitzuari buruzko agirien sarrera-irteerak kontrolatu eta erregistratzea.

f) Kanpoko eta telefono bidezko eskaerei arreta ematea.

g) Basozainak atalaren salaketak altan ematea Extr@ aplikazioan.

h) Ibilgailuak kudeatzea: hileko parteak, IATak, etab.

i) Laguntza ematea fakturak kudeatzeko.

j) Konfiskazioak kudeatzea.

k) Aurrekontuen betetze-mailaren egoera-orriez arduratzea.

l) Basozainak ataleko ezagutza kudeatzeko tresna administratzea.

m) Ingurumena Zaintzeko Atalaren lan administratiboa antolatzea.

n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.

58. artikulua. Koordinazio unitateak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 5eko 288/2018 Foru Aginduaren bidez ezarritako koordinazio unitateak: Bidasoa, Aezkoa-Kintoa, Erronkari-Zaraitzu, Iruña, Zentrala, Lizarra 1, Lizarra 2, Sakana-Mendialdea, Agoitz, Tafalla-Zangoza eta Tutera. Basozainak ataleko langileen araubide berariazkoa arautzen duen urtarrilaren 30eko 7/2019 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak izanen dituzte.

4. ATALA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

59. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ingurumeneko araudiaren kontra egindako arau-hausteekin lotutako zehapen espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.

b) Ingurumen arloan jarritako errekurtso administratiboak kudeatzea eta kontrolatzea.

c) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atalak eragiten dituen ebazpenen, foru aginduen eta Gobernuaren erabakien kudeaketa administratiboa.

d) Bulegoaren jarduerari buruz aldian behingo txostenak egitea.

e) Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

60. artikulua. Langileria Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Izapidetzea Departamentuari atxikitako langileekin lotura duten gaiak (bertaratzea kontrolatzea, lizentziak, baimenak, kilometro eta dieta gastuak, eta abar).

b) Langile bekadunen altak eta bajak kontrolatzea.

c) Ikastetxeetako ikasleek praktikak Departamentuan egiteko dokumentazioa izapidetzea.

d) Departamentuko plantilla organikoa berrikustea eta kontrolatzea.

e) Lanpostuak atxikitzeko, kentzeko eta sortzeko proposamenak prestatzea.

f) Izendapenak, kargu uzteak eta kontratazio eskaerak kudeatzea.

g) Departamentuko langileek egindako prestakuntza ekintzak kontrolatzea.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

61. artikulua. Herritarren Arretarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ezartzea zein diren Departamentuko erregistroetako antolakuntza eta koordinazio irizpideak, gainerako unitate organiko eta eskudunekin elkarlanean, eta kudeatzea Departamentura sartzen diren dokumentuen erregistroa.

b) Departamentuko informazio orokorraren telefonoaz arduratzea, baita informazio orokorraren postontziaz ere.

c) Ziurtagiri digitalen akreditazioa egitea.

d) Dokumentuak konpultsatzea.

e) Erregistro eta informazioko adierazleak prestatzea.

f) Gaitutako helbide elektronikoaren eta herritar karpetaren bitartez Departamentuari zuzendutako jakinarazpen telematikoetarako sarbidea.

g) Departamentuko foru aginduak, ebazpenak eta erabakiak kontrolatzea eta jarraipena egitea.

h) Foru parlamentarien galderak eta informazio eskaerak kudeatzea, horien izapidetze instituzionalaz arduratzen den unitateak igorritakoa.

i) Idazkaritza Tekniko Nagusiari laguntza emateko lanak.

j) Departamentuko barruti-bulegoen sarea antolatzea eta koordinatzea.

k) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

62. artikulua. Ekonomia Aferetarako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

b) Departamentuen diru-sarrera eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

c) Justifikatu beharreko funts libratuak kudeatu, jarraipena egin eta justifikatzea.

d) Departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea aurrekontua betearazteko arloan.

e) Zordunak kudeatu eta diru-sarrerak kontrolatzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

63. artikulua. Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

b) Aurrekontuen kudeaketaren eta betearazpenaren jarraipena eta kontrola eta, aldian behin, haien gaineko txostenak egitea.

c) Kontabilizatzea Departamentuan jaso diren fakturak, eta elkarlanean aritzea beste unitateekin horiek izapidetzeko, eta horretarako laguntza ematea.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

64. artikulua. Informazioaren Teknologiaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko Informazio Sistema Integratuan dagoen informazioa tratatu, prestatu eta kudeatzea eta gardentasunaren ataria kudeatzea.

b) Departamentuko informazio sistemen inguruko baliabideak koordinatzea.

c) Departamentuak behar dituen eta bulego honen ardurapekoak diren aplikazio informatikoak sustatu eta gainbegiratzea.

d) NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketa informatikorako euskarri diren aplikazioei lotutako proiektuak kudeatzea.

e) NBEUFren eta LGENFren laguntzen ordainketari lotutako prozesu informatikoak garatu eta mantentzea.

f) Web orriaren eta ezagutzaren atariaren kudeaketa: Edukiak eguneratzea, baimenak eta Departamentuko unitate organikoen lan metodoak hobetu eta integratzeko zereginak gauzatzea.

g) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

65. artikulua. NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren aplikazioen inguruko lanak koordinatu eta gainbegiratzea: diseinua, garapen informatikoa, saiakuntzak, abian jartzea, dokumentazioa, ekoizpenera igarotzea, mantentzea eta eguneratzea.

b) NBEUFren eta LGENFren laguntzak kudeatzeko behar diren informatikako prozesu guztien dokumentazioa eguneratzea eta funtzionalitateak kontrolatzea.

c) Informazioaren Teknologiaren Bulegoarekin lan egitea Nafarroako Foru Komunitateko NBEUFren eta LGENFren laguntzen kudeaketari lotutako prozesu informatikoak koordinatzeko zereginetan.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

66. artikulua. Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sistemen eta ekipamenduaren euskarria Departamentuaren ingurune mikroinformatikoetan.

b) Barneko eta kanpoko giza baliabideak koordinatzea Departamentuko laguntza eta mantentze-lan mikroinformatikoen arloan.

c) Eskuratu beharrekoen zerrenda egitea, eta organo eskudunen aurrean kudeaketa lanak egitea, Departamentuaren tresneria informatikoa egokitu eta mantentzeko behar direnak eskuratzeko.

d) Gorabeherak kudeatzeko arloan, Departamentuko informazio sistemen segurtasunerako beharrezkotzat jotzen diren neurriak nola betetzen diren berrikustea.

e) Departamentuko ekipamendu mikroinformatikoaren inbentarioa eguneratzea.

f) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

67. artikulua. Informazioaren Segurtasunari laguntzeko Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren arloan beharrezko diren neurriak ezarri eta haien jarraipena egitea, informazio sistemak eta aplikazio informatikoak eratu eta ezartzeko, auditoretzarako eta kontrolerako, datuen babesari eta informazioaren segurtasunari dagokionez, departamentuetakoak edo korporatiboak izan. Hori dena, informatikaren, datuen babesaren eta informazio-segurtasunaren arloan Nafarroako Gobernuan korporazio-eremuan eskumena duen zuzendaritza nagusiarekin elkarlanean.

b) Kudeatzea eta jarraipena egitea erakunde ordaintzailearen laguntzak kudeatzeko arloan entitate laguntzaileekin dituen lankidetza hitzarmenei, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Zerbitzu Juridikoekin elkarlanean.

c) Departamentuan administrazio elektronikoa bultzatzea, ezartzea eta hari jarraipena egitea, legeetan ezarritakoa betez eta elkarlanean arituz Nafarroako Gobernuaren unitateetatik gai horretan eskumena duen harekin.

d) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

68. artikulua. Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

Eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren instalazioen mantentze osoa, aurreneurrizkoa eta zuzentzailea.

b) Segurtasunerako eta laneko arriskuei aurrea hartzeko neurrien ezarpena eta jarraipena.

c) Departamentuari atxikitako higiezin eta finketako beharrei erantzutea.

d) Departamentuaren bulegoetarako bulego-materialen hornidura kudeatu eta kontrolatzea.

e) Eraikinen mantentze-lanari eta erosketei buruzko ordainagiriak kontrolatzea.

f) Posta zerbitzuaz arduratzea.

g) Kopiak egiteko zerbitzua.

h) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

Lehen xedapen gehigarria.–Lehendik eginak dauden izendapenak.

Berretsi edo sendotzen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoan izan ziren eta foru agindu honetan bulegoetarako ezarritako egituran lehengo izenari eutsi dioten bulegoetako buruen izendapenak, egin ziren baldintza berberetan, baita Espezieen eta Habitaten Bulego buruarena ere. Bulego hori aurrerantzean Espezieen Bulegoa izanen da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetutako arauak.

Indarrik gabe uzten da, bakar-bakarrik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskumen eremuari dagokionean, abenduaren 22ko 456/2016 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, zeinaren bidez onetsi baitziren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2012310