264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

2020ko lan publikoaren eskaintza

Ablitasko Udaleko alkateak, 2020ko urriaren 22an, 178. Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Aurrekariak: Ablitasko Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa, eta 2020ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Kontuan harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak xedatzen duela “alkateak baduela, besteak beste, lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat”.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren 2020ko eskaintza, ondoko lanpostu hau bertan jasoaz:

–Gordailuzain laguntzailea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Ablitasko Udalaren 2020rako lan publikoaren eskaintza.

Ablitasen, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2012433