264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2020ko urriaren 23an, Mairagako Mankomunitateko buruak 2020-0111 Ebazpena eman du, eta haren bidez burutzako eginkizunak Olaia Fraile Gracia lehen lehendakariordeari eskuordetu dizkio, 2020ko urriaren 23tik 26ra, bi egun horiek barne, kanpoan egonen baita.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa bete dadin.

Tafallan, 2020ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2012525