264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 873. lurzatian. Behin betiko onespena

Villatuertako alkateak, irailaren 14ko 102/2020 Ebazpenaren bidez, 2020ko uztailaren 22an Osoko Bilkura bereziak eman eskuordetzearen ahalmenaz, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa, Azucena Muñoz Herrerok sustatua, katastroko 1. poligonoko 873. lurzatiaren tipologia aldatzeko. Aldatutako hirigintzako arauak hauek dira:

1C.7 eta 1C.8 lurzatietarako, etxebizitzen tipologia aldatzen da “familia bakarreko binakako etxebizitza” izatetik “familia bakarreko etxebizitza bakartua” izatera igarotzen da. 1C.8 lurzatiaren gehieneko eraikuntzako lerrokadura (katastroko 1. poligonoko 873. lurzatia) 1C.7 lurzatiaren mugatik metro 1era gelditzen da, planoetan adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Villatuertan, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2012435