264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

999E/2020 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematen baita proiektu honetarako: “Ollarango Udal Plana aldatzea 6. poligonoko 56. lurzatian (Ultzurrun)”. Carlos Razquin Larrayoz da sustatzailea.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan ezarritakoarekin, udal planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Espedienteari hasiera emateko, Udalak “Ollarango Udal Planaren aldaketa egituratzaile puntuala, 6. poligonoko 56. lurzatian (Ultzurrun)” proiektuari zegokion dokumentazioa igorri zuen 2020ko apirilaren 1ean. Aldaketa hori Carlos Razquin Larrayozek sustatu du.

Udalak 2019ko abenduaren 27an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ekoan. Tramite substantiboarekin batera, kontsulta egin zaie ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei. Ez da alegaziorik izan jendaurreko epean. Era berean, aipatu behar da ezen, udalaren erabakiaren aurretik, herritarren parte-hartze prozesu bat egin zela.

Aldaketa puntual honen xedea da hiri-lurzorua handitzea, honela: 980,58 m²-ko azalera duen eremu bat sartuz. Horregatik, Olloko udal-mugarteko 6. poligonoko 56. katastroko lurzatiaren sailkapena, zeina lurzoru urbanizaezina baita, hiri-lurzoru finkatua izatera pasatuko litzateke, familia bakarreko etxebizitza berri bat eraiki ahal izateko.

Jarduketak dakar lurzoruaren sailkapena aldatzea eta aldaketa topografikoa eta erabilerakoa egitea, hiri ezaugarriak dituen espazio bat jarriko baita baratze baten eta betelanetarako plataforma baten ordez.

Lurzatiaren mendebaldean barna, Bideaundi erreka igarotzen da. Sustatzaileak aurkeztutako ingurumen-azterketa estrategikoan adierazten denez, 2001ean egindako betelanen lurrak kenduko dira, 56. lurzatiaren kotara iritsi arte; horrela, aukera egonen da haren eskuineko ibaiertzera kaletik sartzeko (San Juan kalea). Lur-erauzketatik ateratako lurrak, bai eta eginen den etxebizitzaren hondeaketatik ateratakoak ere, ezpondaren gainerako zatian botako dira. Aurreikusi da landareztatutako harri-lubeta bat eraikitzea, bi metro inguruko altuerakoa, egungo ezpondaren malda handia zuzentzeko, eta horren ordez, tamaina txikiagoko bi ezponda jarriko dira, tarteko plataforma baten bidez bananduak. Horrekin guztiarekin, gutxitu eginen da ezpondak inguruetatik izanen duen ikusizko inpaktua.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak uste du beharrezkoa dela neurri osagarriak hartzea Bideaundi erreka eta bere landaredia babesteko, hori baita ingurune horretako balio natural nagusia. Bestalde, Lurralde Antolamenduko Planari (LAP 4) jarraikiz, udalerria “Olloko sakonunea” paisaia berezian dago; horri dagokionez, proposatutako erabilera aldaketak ez du eraginik hura naturagune babestu deklaratzea eragin zuten paisaia-balioetan.

Zerbitzu honek aditzera eman du behar bezala gauzatu dela ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta proposatu du aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea, ebazpen honetan aipatzen diren baldintzekin.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua.

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea proiektu honetarako: “Ollarango Udal Plana aldatzea 6. poligonoko 56. lurzatian (Ultzurrun)”. Carlos Razquin Larrayoz da sustatzailea.

2. Planaren aldaketa garatzeko, ingurumen baldintza hauek bete beharko dira:

–Bideaundi errekari lotutako landaredia naturala kontserbatuko da, bai eta gutxienez 5 metroko babes-tartea ere, non lurzoruaren ezaugarri naturalei eutsiko baitzaie (lur iragazkorra, zoladurarik gabea, edo harri-lubeta bezalako eraikuntzarik jarri gabe).

–Lur-erauzketako eta hondeaketako lurrei eta balizko harri-lubeta paisaian integratzeari dagokionez, ingurumen dokumentu estrategikoan adierazitako neurri zuzentzaileak sartuko dira (2.3 apartatua).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2012089