264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko. Laguntzak banakako ebaluazioaren bidez emanen zaizkie 2020. urtean gizarte larrialdi egoeran izan diren Tafallako bizilagunei. Haur eta nerabeen prebentzio, gizarteratze eta hezkuntzako beharren eremua. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/530223). DDBN identifikazioa: 530223.

Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, behar adinako baliabide ekonomiko propiorik ez dutenak, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.

Xedea: jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 35 euroko laguntza emanen da.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.

Zenbatekoa: 1.600 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: “0-23111-4800000 Laguntzetarako transferentziak”.

Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2020ko azaroaren 30a arte, baldin aurrekontu-izendapena mantentzen bada.

Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Tafallan, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012631