264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten prezio publikoak. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik arau fiskalak sortu diren kasuistika berriei egokitzea komeni dela eta, bestetik, testuen idazketei buruz egin daitezkeen interpretazioak hobetu nahi direla, 2021ko ekitaldirako udal gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatua aplikatuz.

Kontuan harturik, zenbait kasutan, prezio publikoak ez direla zerbitzuen kostuak berdintzeko adinakoak, eta hala izatea komeni dela gizarte, ongintza, kultura edota interes publikoko arrazoiak direla-eta, eta egoera hori bat datorrenez indarrean dagoen araudiarekin.

Ikusita, batetik, Kontu Hartzailetzaren aldeko txostena egindako proposamenari buruz eta, bestetik, Kontuen Batzordearen 2020ko urriaren 21eko irizpena.

Kontuan harturik aldatzen ez diren arau fiskalek eta beren eranskinek indarrean jarraitzen dutela aurreko urteetan onetsitako testuekin.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten arau fiskalen aldaketak eta 2021erako tarifen eranskinak onestea. Espedientean jaso dira haien testu bateginak:

• 1. arau fiskalaren eranskina: Musika Eskola.

• 3. arau fiskalaren eranskina: Etxez etxeko zerbitzua.

• 8. arau fiskalaren eranskina: Haur Eskola.

• 10. arau fiskala: Prestakuntza Zentroko gelak.

• 10. arau fiskalaren eranskina: Prestakuntza Zentroko gelak.

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan iragarri ondoan, bidezko jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Laugarrena.–Arauzko tramiteak beterik, hasiera batean onetsitako arau fiskalen testuei eta tarifen eranskinei egindako aldaketek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, ondoriozko testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Tafallan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012606