264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko Eguberrietako txartelen lehiaketa. Laburpena

Iruñeko Udalak “Eguberrietako txartelen lehiaketa” deitzen du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 531292.

1.–Xedea:

Lehiaketaren xedea da bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleak) egindako lanik onenak saritzea.

Ikasle bakoitzak lan bakarra aurkezten ahalko du modalitateko, paperean edo formatu elektronikoan.

Lanaren gaia librea izanen da, motibo erlijiosoekin edo laikoekin, Iruñean Eguberriak ospatzeari buruzkoa.

Iruñean, 2020ko azaroaren 3an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2013205