264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa egituratzailea, abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzen gainean. Hasierako onespena

Alkateak 2020ko urriaren 27an emandako ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen aldaketa egituratzaile bat egitea Murchanteko Udal Planean. Zehazki, abeltzaintza intentsiboko ustiategiak jartzeko baldintzak aldatu nahi dira, Mari Trini Sanz arkitekto teknikoak eta Urban Abogados SCIk idatzi duten agiriarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean egongo da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Murchanten, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012542