264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Deialdia, Ledeako autonomoei eta ETEei laguntza ekonomikoak emateko, COVID-19ak eragindako krisia arintzearren. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/530264). DDBN identifikazioa: 530264.

Onuradunak: Ledeako norberaren konturako langileak edo autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak.

Xedea: COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz izandako zuzeneko galera ekonomikoak arintzea, jarduera nabarmen gutxitu edo aldi baterako ixteagatik.

Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean (www.liedena.es).

Zenbatekoa, guztira: 11.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun natural, deialdiaren laburpen-iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko modua: Ledeako Udalaren egoitza elektronikoaren Erregistro Orokorrean, www.liedena.es helbidean, liedena.sedelectronica.es helbidean, edo Ayuntamientoliedena@cniebla.com helbidearen bidez, eta, salbuespenez eta hitzorduarekin, Ledeako Udalaren bulegoetan (Escuelas kalea, 2), 12:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Ledean, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2012632