264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

S. 10 sektorea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Cortesko Udaleko alkateordeak, urriaren 27an emandako 318/2020 eta 319/2020 ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi zuen Cortesko Udal Plan Orokorreko S. 10 sektorea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektua, Ultracongelados de Cortes SLUk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134, 152 eta 74.1.b) artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Birpartzelazio eta urbanizazio proiektua osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Cortesko Udalaren Egoitza Elektronikoaren esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/5dc1b82f-9cd7-4d05-86f4-e3c53689a94d/

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Cortesen, 2020ko urriaren 27an.–Alkateordea, Antonio Alba Baya.

Iragarkiaren kodea: L2012604