264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Apustu establezimendu, joko areto eta bingoen jardueretarako hirigintzako lizentzien izapidetzea eteteko epea. Informazioa

Burlatako Udalak, 2020ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Interesdun guztiei aditzera ematea 2021eko martxoren 14a izanen dela, beranduenez, azken eguna Burlatako Udalak hasiera batez onets dezan, kasua bada, Burlatako Udal Plan Orokorreko Hirigintzako Araudiaren 52. artikuluaren aldaketa eta, halaber, orduan bukatuko dela hirigintzako lizentzien izapidetzearen etena apustu establezimendu, joko areto eta bingoen jardueretarako, Burlatako udal-mugartean. Hori dena, honako hauei jarraikiz: martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria (errege dekretu horren bidez deklaratu zen alarma egoera COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko) eta maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikulua.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Gobernuko Barneko Zuzendaritza Nagusiari (Jokoak eta Ikuskizunak), eta Burlatako Udaleko Hirigintza Alorrari.

Alkatetzari ahalmena ematea behar diren agiri guztiak sina ditzan erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2020ko urriaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012979