264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, desgaitasuna duten Burlatako herritarrak 2020an zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko dirgulaguntzen deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/530229). DDBN identifikazioa: 530229.

Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko urriaren 19ko erabakiaren bitartez, onetsi du norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat, desgaitasuna duten Burlatako herritarrak 2020an zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko gizarte laguntzak eman beharrez.

Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarren joan-etorriak erraztea, baldin lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 530229) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Laguntzak, guztira: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25a erabiltzailearen kontura geldituko da.

Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23111 4800002 2010 partidaren kargura.

Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da indarrean den udal-aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.

Burlatan, 2020ko urriaren 27an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012584