264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

258E/2020 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat deklaratzen duena Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 0390/2010 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimen integratua, Sesmako udal-mugartean Marisol Ruperez Abadek sustatu zuen oilaskoak gizentzeko ustiategiarena.

3. poligonoko 228. lurzatian eraikitako pabiloi bakarreko instalazioak 35.000 oilasko gizentzeko lekua zuen, eta jarduera sailkatuko udal lizentziaren baimen-araubidearen mende zegoen.

3. poligonoko 227. lurzatian beste bi pabiloi eraikitzeko handitze proiektua aurkeztu zen, guztira 135.000 oilaskorendako lekua egon zedin, eta, horren ondorioz, instalazioa ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe egotera pasatu zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 9.1.b) epigrafearen barnean, “Hegaztien edo behi edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, oilaskoendako 55.000 toki baino gehiago dauzkatenak” izenekoan; horregatik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 0390/2010 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluak ezartzen duenez, bi urte iragaten badira ingurumen baimen integratua eman zenetik proiektua gauzatzen hasi gabe, edo lau urte iragaten badira hura bukatu gabe eta jarduera abian jarri gabe, ulertuko da baimena iraungi dela eta ondoriorik gabekoa dela.

2016ko azaroaren 16an, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko teknikariek bisita egin zuten instalaziora; egiaztatu zuten handitze proiektuaren xede ziren bi pabiloiak eraiki gabe zeudela eta, hortaz, instalazioak ez zuela gainditzen martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 9.1.b) epigrafean ezarritako muga, 55.000 oilaskoendako tokiena.

Horrenbestez, industria-instalazioa jasota dago martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko C) 3 epigrafean, eta, horregatik, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe jarraitzen du. Lizentzia hori lortzeko, aurrez behar da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren txostena.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Iraungitzat jotzea Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 0390/2010 Ebazpenaren bidez Sesmako udal-mugartean oilaskoak gizentzeko ustiategi bat instalatzeko emandako ingurumen baimen integratua. Sustatzailea Marisol Ruperez Abad zen.

Bigarrena.–Udalaren ebazpena eman aurretik, aldeko txostena ematea Sesmako udal-mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen ustiategirako, zeinaren titularra Marisol Ruperez Abad baita.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena mantentzea, 3. poligonoko 228. lurzatian garatzen den jarduerari dagokionez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.

Bosgarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Sortzaileen eta Kudeatzaileen Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa, 15P02224040622010 zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen II. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinak sortzean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Seigarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, Udalari jakinarazi beharko dio titularrak aldez aurretik. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa edo ez funtsezkoa den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Zazpigarrena.–Simaurra sortu eta kudeatzeko plana, 2240030227/1/2 zenbakikoa, onestea.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bederatzigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarrena.–Ebazpen hau igortzea Marisol Ruperez Abadi, Sesmako Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Nekazaritza Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

I. ERANSKINA

Egindako jarduera

Oilaskoak gizentzeko hegazti ustiategia, 35.000 tokikoa. Instalazioak 1.984 m²-ko pabiloi bat (120 x 14 m) dauka oilaskoak hazteko, bazka-siloa, ur-andela, biltegia eta bulegoa. Animaliak 50 g pisatzen dutela sartzen dira ustiategira, eta 2,35 kg dutenean atera, jaio eta 45 egunera. Urtean 5,5 ziklo egiten dira. Azpi beroan hazten dira, eta oilo-simaurra kudeatzaile baimendu bati ematen zaio.

II. ERANSKINA

Ingurumen baldintzak

1) Neurri zuzentzaileak eta baldintza teknikoak:

a) Uretara egiten diren isuriak.

–Euri-urak lurreko ur-jariatzera atera eta eramaterakoan, ur horiek kutsa ditzaketen materialak bildu edo erabiltzeko guneekin ez nahasteko moduan jokatuko da.

–Langileendako komun eta zerbitzuetan sorturiko hondakin ur beltzak andel estanko batean jaso eta bildu beharko dira; adierazgailua, beteta dagoenerako alarma eta sortutako gasak askatzeko aireztapen sistema izan beharko ditu.

b) Simaurren kudeaketa.

–Simaurra aplikatu eta biltzeko, ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatuko da, horren bidez ezarri baitziren abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak, bai eta otsailaren 28ko 234/2005 Foru Aginduan xedatutakoa ere, horren bidez ezarri baitziren Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak.

– Simaurren kudeaketan, simaurrak ekoizteko eta kudeatzeko 2240030227/1/2 zenbakiko planean jasotakoak beteko dira.

–Simaurra kudeatzeko erregistro liburu bat izanen da ustiategian, eta bertan jasoko da, behar bezala eguneratuta, formaturik egokienarekin eta ahal dela euskarri informatikoan, aplikazio bakoitza identifikatu eta zehaztasunez deskribatzeko beharrezkoa den informazioa, Simaurra sortu eta kudeatzeko planarekiko egokiak ote diren ziurtatu ahal izateko. Kanpoko kudeatzaile bati entrega eginez gero, erregistro liburuan adierazi beharko da zenbat simaur entregatu den eta noiz, eta kudeatzaileak betetako albaranak gorde beharko dira entregak justifikatzeko.

c) Hondakinak.

–Arriskutsutzat jotako hondakin zoosanitarioak, behar bezala bereiziak, urarekiko estankoak diren eta euritarako behar bezala babesturik dauden edukiontzi edo biltegietan bilduko dira, gero horiek kudeatuko dituen enpresa baimenduari entregatzeko.

2) Isuriak atmosferara.

Fokuen katalogazioa eta datuak.

FOKUAK

CAPCA-2010

ERREKUNTZA

KONTROLA

Zenbakia

Izena

Taldea

Kodea

Potentzia termiko izendatua

Potentzia unitateak

Erregaia

LEN

1 - 3

Berogailuak pabiloian

-

02 03 02 04

< 500

KVA

Propanoa

Ez

–Fokuen katalogazioa. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera sailkatu dira isuriaren fokuak (CAPCA-2010); katalogo hori urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratu zen.

–Jardueraren katalogazioa. Jarduera hori ez dago katalogatua atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren inongo taldetan (CAPCA-2010); katalogoa urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratu zen.

–Kanpoko kontrolik gabeko fokuak. Fokuen ezaugarriak eta katalogazioa kontuan hartuz, ez dute kanpoko kontrolik behar, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta ez dute neurketa toki eta sekziorik izateko betebeharrik ere, UNE-EN 15259 arauarekin bat.

3) Hondakinen produkzioa.

a) Baldintza orokorrak.

–Hona hemen jardueran sortzen diren hondakinak eta haiekin azken kudeaketarako egin beharreko operazioan sortzen direnak:

Sortutako hondakinak.

PROZESUA

HONDAKINAREN DESKRIPZIOA

LER HONDAKINA (1)

BUKAERAKO KANPO KUDEAKETA (2)

EKOIZPEN PROZESUA-Oilaskoak gizentzea

Pentsu ontziak, zuzentzaileak, xaboiak, etab.

Papera eta kartoia

Plastikoa

Beira

150101

150102

150107

R3, R1

R5, D5

Substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten ontziak, edo haiekin kutsatuta daudenak. Desinfektatzaileen ontziak, azidoak eta baseak

150110*

R3, R4, R1, D9, D5

Etxeko hondakinak, abeltzaintzako ustiategian langileek sortutakoak

150106

200101

200108

R1, R3, R4, D5, R4

Simaurra

020106

R3, R10

HONDAKIN UR BELTZEN TRATAMENDUA-Biltegia

Ur beltzak

200304

R3, R10, D8, D9

(1) Hondakinaren kodea, Batzordearen 2000ko maiatzaren 3ko 2000/532/EE Erabakian ezarritako zerrendaren arabera.

(2) Azken kudeaketako eragiketen kodea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen I. eta II. eranskinen arabera. Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako hondakinen hierarkiaren printzipioa aplikatuz, sortzen diren hondakinak aipatutako lehentasun ordenaren arabera kudeatu beharko dira. Eragiketetako lehena egiten ez bada, hondakin-sortzaileak egokiro justifikatu beharko du arrazoia. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik, eragiketa horietako bakar bat ere ezin bada aplikatu, ingurumenean duten eragina ahalik eta gehien galarazi edo murrizteko moduan deuseztatuko dira hondakinak. Tarteko kudeaketa eragiketak egiten ahal dira transferentzia estazioetan (D15 edo R13), baldin eta bukaerako kudeaketa taula honetan ezarritakoa dela frogatzen ahal bada.

–Instalazioaren titularrak bere hondakinak jasotzen dituen kanpoko kudeatzaileak edo garraio langileak emandako frogagiriak izan beharko ditu, non haietako bakoitzarekin egiten den kudeaketa justifikatuko baita, azken kudeaketa barne.

–Instalazioaren titularrak hondakinen produkzioari buruzko erregistro kronologiko bat izan beharko du formatu egokian eta euskarri informatikoan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregistro hori jardueraren instalazioetan eduki beharko da, etengabe eguneratua eta ikusi nahi duen agintari eskudunaren eskura.

b) Dokumentuak kudeatzeko prozedura.

–Agirien kudeaketa prozedura Nafarroako Gobernuko webgunean ezarritakoa izanen da: Hondakinen atari tematikoa/hondakinak biltegiratzea eta garraiatzea.

c) Hondakinak etiketatzea eta biltegiratzea

–Hondakinak biltegiratzeko baldintza orokorrak Nafarroako Gobernuko webgunean ezarritakoak izanen dira: Hondakinen atari tematikoa/hondakinak biltegiratzea eta garraiatzea.

Iragarkiaren kodea: F2012087