264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2021erako. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak onetsi zituen 2021. urterako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin.

Barañainen, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2013164