2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
14/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 14/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, Barañaingo Udalaren 2020ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan. 2020ko aurrekontua exekutatzeko oinarriak aldatzeko da.
2020ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan, eta Udalaren ediktuen taulan argitaratu zen jendaurrean jartzeko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epearen iragarkia.
Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:
2020ko aurrekontua exekutatzeko oinarrien I. eranskinean (“Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak”) ondoko dirulaguntza izendunak sartzea, herriko lau kirol klub/elkarterentzat:
AURREKONTU-EGOZPENAREN KODEA | ONURADUNA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (eurotan) |
32 34102 48900 | Saski Elkartea IFK G31969702 | Saskibaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia | 2.420,00 |
32 34102 48900 | Adiskideok Kluba IFK G31877335 | Eskubaloi Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia | 2.900,00 |
32 34102 48900 | Barañain Patin Hockey Kluba IFK G71274658 | Patin hockey Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia | 800,00 |
32 34102 48900 | Arrebote Kluba IFK G71078141 | Pilota Eskolaren garapena 2020/2021. 2020ko zatia | 1.880,00 |
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2020ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2012819