264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, dirulaguntzen deialdiarena, 2020an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteendako

DDBN (Identif.): 530433.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 26an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z/g, Barañain) eskuratzen ahalko dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barañainen, 2020ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2012600