264. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aranoko udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, ikusirik idazkari-kontuhartzailearen txostena, aho batez eta hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren aparteko kreditua eta kreditu gehigarria sortzeko espedientea.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritar interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Aranon, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner

Iragarkiaren kodea: L2013008