264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Udal ordenantza, Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio inklusiboaren sustapena arautzen duena. Hasierako onespena

Araizko Udalbatzak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hizkera ez-sexistaren erabilera eta komunikazio inklusiboaren sustapena arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Aurkezten ez bada erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, behin-behineko hartutako erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Araitzen, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2012598