264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan (2020ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 22koa).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Asteroko azoka txikia arautzen duen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Indarrean jarriko da argitaratu eta biharamunean.

Andosillan, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2012428