264. ALDIZKARIA - 2020koazaroaren11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Ibiltarien aterpearen araubide juridikoa ezartzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, Ibiltarien aterpearen araubide juridikoa ezartzen duen erregelamenduaren 2. artikuluaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2020ko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012839