262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 107/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen Román Vidal Álvarez jaunak eta Fernando María Ruiz Fernández jaunak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dutela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 107/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez berariazko zerrendak ireki ziren zenbait espezialitate eta hizkuntzatan Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko. Errekurtsoek, zehazki, zerrenda honi eragiten diote: Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Fisika eta Kimika espezialitatea, gaztelaniaz.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2012562