262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko izangaien behin betiko zerrenden aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zaintzaile gerontologikoen 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko. Bada, deialdi horretan, Eugenia Urdiciain Moron andreak eta Nerea Arias Luis andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1812/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren aldi baterako kontratazioetarako izangaien behin betiko zerrendak, hain zuzen ere, zaintzaile gerontologikoen lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialditik ateratakoak. 2020ko abuztuaren 14an argitaratu zen aipatu ebazpena.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkez ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko urriaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2012400