262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.

Aintzat harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan ezarritakoa.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi Julen Martiarena Arzaren esku uztea 3/2020 zenbakiko ezkontza zibila egiteko eskumena, zeina Uharte Arakilgo Bake Epaitegian izapidetu baita, ezkontideek eskatuta.

Bigarrena.–Ezkontza zibil hori egiteko baimena ematea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Uharte Arakilen, 2020ko urriaren 13an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2011964