262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2515/2020 EBAZPENA, urriaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 192/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Errekurtso hori Xabier Ibáñez Sagardoi jaunak jarri du.

Xabier Ibañez Sagardoi jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian, Funtzio Publiko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 26E/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Xabier Ibáñez Sagardoi jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, aurkaratzen zuena honako deialdi honetako kalifikazio epaimahaiak, proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak onesteko, hartutako Erabakia: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain-inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdia, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 1105/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 192/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Xabier Ibáñez Sagardoi jaunak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Xabier Ibañez Sagardoi jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2012745