262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Imozko Udalak, 2020ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Imozko udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektuari eta honako hauek Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan: Alfredo Alzueta Unzue, Patxi Xabier Iturriotz Garmendia eta Hodei Arada Goyalde.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean edo egoitza elektronikoan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Imotzen, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2012504