262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ziraukiko Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ziraukin, 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2012354