262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Akats zuzenketa, 2020ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ikusirik akats bat egin dela 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespenari buruzko iragarkian (2020ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 13an), ondotik ematen da behar den zuzenketa:

GASTUEN atalean, honela dioen tokian:

I. kapitulua: 2312.455,77 euro.

Honako hau esan behar du:

I. kapitulua: 312.455,77 euro.

Honela dioen tokian:

V. kapitulua: 5.000 euro.

Honako hau esan behar du:

V. kapitulua: 9.000 euro.

Basaburuan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2012568