262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kontsumorako bonuen bidezko laguntzak, COVID-19aren krisiak kaltetutako Antsoaingo saltokietan. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/528384). DDBN (Identifikazioa): 528384.

–Xedea: Antsoaingo udalerriko tokiko merkataritza suspertzea, dinamizatzea eta sustatzea, eta COVID-19ak 2020ko martxoaren 14tik eragindako osasun krisiaren ondoriozko alarma egoerak tokiko merkataritzari eragin dizkion kalte ekonomikoak murriztea.

Bonuen bidezko erosketak jasotzeko deialdi honetan parte har dezakete Antsoainen garatutako merkataritza-jardueren titularrek, baldin eta jarduera udal-mugartean jendearentzat irekita dagoen lokal batean egiten bada eta haien ondasunak edo zerbitzuak zuzenean Antsoaingo herritarrentzat badira, alarma-egoera deklaratu zen egunean (2020ko martxoaren 14a) Antsoaingo EJZn alta emanda bazeuden eta deialdian ageri diren baldintzak betetzen badituzte.

Bonuak 5 eurokoak izanen dira eta 15 euroko edo gehiagoko erosketetan erabili ahal izanen dira kanpainari atxikitako saltokietan. Bonuak gaur egun Antsoainen erroldatuta dauden adindunek erabili ahal izanen dituzte, eta abenduaren 1etik 20ra bitartean kontsumitu beharko dituzte, kanpainari atxikitako establezimenduetan NANa aurkeztuta.

Antsoainen, 2020ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2012130