262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Tuterako Udaltzaingoko agente lehena izateko 2 lanpostu bete daitezen kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak urriaren 23an emandako 1536/2020 Ebazpenaren bidez, honako deialdi honetako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen: Tuterako Udaltzaingoko agente lehena izateko 2 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bata barne igoerako txandan eta bestea txanda irekian, Nafarroako Polizia guztietako kideen artetik. Deialdi hori 2020ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Behin-behineko zerrendan egindako akatsak zuzentzeko epea 2020ko urriaren 6an bukatu zen.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriaren 1. apartatuan xedatuarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

1. Barne igoerako txandan:

Onartuak:

AGENTE ZK.

1

730608

2

740109

3

840111

4

670903

5

480492

6

610798

7

780109

8

640103

2. Nafarroako Polizia guztietako kideen arteko txanda irekiko izangaiak:

Onartuak:

AGENTE ZK.

1

030

2

60

3

0747

4

0805

5

1044

6

5912005

7

5912308

8

920519

Baztertua:

AGENTE ZK.

1

12

Bigarrena.–Izangai onartuei adieraztea, ezen deialdiko lehenbiziko ariketa, teoriko-praktikoa (test motako galde-sorta) 2020ko azaroaren 17an eginen dela, asteartearekin, goizeko 9:00etan, Rua gizarte etxean (Rua kalea, 33; Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo, epaimahaiaren iritziz, izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Orobat, boligrafo urdina eraman beharko dute.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan; Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, deialdiaren iragarkian, “Lan-eskaintzak” atalean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2020ko urriaren 23an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2012488