262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Lan publikoaren eskaintza 2020rako

Egintzaren oinarriak

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua aplikatzen zaie sartzeko prozedurei dagokienez.

Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako, administrazioek urteko lan publikoaren eskaintza onetsiko dute, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Era berean, lan-eskaintza argitaratzeak behartu egiten ditu organo eskudunak lan-eskaintzan sartzen diren lanpostuak betetzeko hautaproben deialdia egitera.

Adierazi den bezala, langileen hautaketa honako baldintza hauek betetzen dituzten plazei buruzkoa baino ezin da izan: dagokion plantilla organikoan agertzea, hutsik egotea, aurrekontuan zuzkidura izatea, eta dagokion lan-eskaintzan sartuta egotea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, alkate udalburuaren eskumena da “lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz... “.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (Langileen Estatutuaren testu bategina) ez du biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan dio administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko direla, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea, bai eta funtzionario publikoak sartzeko, itzultzeko, hornitzeko eta lanbide sustapenerako sistemak ere.

Uharteko Udalaren eta Uharteko Udaleko langileen ordezkarien artean Langileria Batzordearen bilera eginik 2020ko urriaren 7an, eta behin akordioa lorturik, bidezko da onestea lan publikoaren eskaintza 2020rako.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza guztia 2020rako. Hona:

2020ko ekitaldiko lan-eskaintzak honako lanpostu hutsak bilduko ditu:

–Udaltzaingoa: agente lanpostu huts bi, funtzionario araubidekoak, C mailakoak eta euskararen C1 mailako nahitaezko hizkuntza-eskakizunarekin. Plantilla organikoan 30.2 eta 30.3 zenbakia dute lanpostuek.

Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Uharteko Udalak langileen arloan 2020rako dauzkan aurreikuspenak herritarrei jakinarazteko.

Uharten, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2012280