262. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2361/2020 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak, erizain lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen erizain izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Deialdi hori 2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ekoan.

Abenduaren 13ko 2226E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 28koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Otsailaren 21eko 312E/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi, eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (108 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantillan duten identifikazio zenbakia adierazita. Ebazpen hori gero aldatuko zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 13ko 451E/2018 Ebazpenaren bidez.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2019ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20koan.

M.ª Jesús Barquin Arribas andreak eta Noelia Gallego Ausín andreak, biak al biak desgaitasuna dutenendako txandakoak, uko egin zioten erizain lanpostuan aritzeko izendapenari, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar egun naturaletan. Hori horrela, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 171/2020 Ebazpenaren bidez, beste bi izangai izendatu ziren, eskatutako dokumentazioa aurkeztu baitzuten eta baldintzak betetzen baitzituzten.

Ondoren, Halyna Borkovska Golodnyuk andrea, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenendako erreserba txandakoa, ez zen erizain lanpostuaz jabetu horretarako ezarritako arauzko epean, eta, beraz, galdu egin zituen Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak.

Azkenik, borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean, Vicente Ballester Martínez jaunari, desgaitasuna dutenendako txandakoa, eta Raquel Gómez Ruiz andreari, Beatriz López Sáenz de la Torre andreari eta Silvia Espiño Goñi andreari, hirurak txanda irekikoak.

Jarraikiz deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoari, bidezkoa da baja horiek betetzea gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin, eta, horretan oinarriturik, 2020ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 31koan, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen honako hauen alde: Maite Ainzua Beguiristain andrea, Lidia Cumplido Viéitez andrea, Nekane Delgado Ortigosa andrea eta Cristina Arroyo Manzanal andrea, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenendako erreserba txandakoak, eta Susana Asiain Vierge andrea, Laura Ayensa Carrasco andrea eta Virginia Gil Álvarez andrea, txanda irekikoak, horiek baitziren hurrengoak probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Proposatutako izangaien artean dago Cristina Arroyo Manzanal andrea, eta hark, ezinbesteko kasua dela-eta, eskatu du berari dagokionez eten dadila epe hori, aipatu egoera bukatu arte. Eskaera hori baietsi behar da, behar bezala frogatu eta justifikatu baita ezinbesteko kasu bat dagoela.

Proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta egiaztatu denez betetzen dituztela hartan eskatutako baldintzak, bidezkoa da horiek izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, erizain lanpostuan aritzeko: Maite Ainzua Beguiristain andrea, Lidia Cumplido Viéitez andrea eta Nekane Delgado Ortigosa andrea, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenendako erreserba txandakoak; eta Susana Asiain Vierge andrea, Laura Ayensa Carrasco andrea eta Virginia Gil Álvarez andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Maite Ainzua Beguiristain andreari, plantilla organikoan 68365 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Lidia Cumplido Viéitez andreari, plantilla organikoan 63590 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Nekane Delgado Ortigosa andreari, plantilla organikoan 63470 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Susana Asiain Vierge andreari, plantilla organikoan 66632 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen ospitaleari atxikia.

Laura Ayensa Carrasco andreari, plantilla organikoan 65157 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikia.

Virginia Gil Álvarez andreari, plantilla organikoan 64769 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía ospitaleari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Epearen zenbaketa etetea Cristina Arroyo Manzanal izangaiari dagokionez, frogatu duen ezinbesteko egoera bukatu arte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara eta García Orcoyen eta Reina Sofia ospitaleetakoetara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2012351