261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1112E/2020 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 19an emandako 132E/2020 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako burua, kideak eta idazkaria izendatu ziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietarik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion Batzorde Tekniko Asistentzialak.

Batzorde Tekniko Asistentzialak Montserrat Martínez Fernández andrea proposatu du Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide izateko, Ramón Villanueva Moreno jaunaren ordez.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ramón Villanueva Moreno jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kidea.

2. Izendatzea Montserrat Martínez Fernández andrea Oinarrizko Osasun Laguntzako fakultatiboen Ebaluazio Batzordeko kide, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

Horrenbestez, honako hau da Oinarrizko Osasun Laguntzako Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua:

–Mariano Hernández Galindo jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

Epaimahaiko kideak:

–Patricia Alfonso Landa andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Susana Miranda Alcoz andrea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Rosa Alás Brun andrea, Langileen Batzordeak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Jesús Soria Aznar jauna, Bazorde Tekniko Asistentzialak proposatuta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Montserrat Martínez Fernández andrea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Pablo Pascual Pascual jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 8ko 311E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

Idazkaria:

–José Luis Moreno Ochoa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 132E/2020 Ebazpenaren bidez izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2012326